idazlea
Aurrera begira

Ikasi al dute mendebaldeko mundu txit garatuko makinistek pandemiaren lehen lezioa? Kargutu ote dira bizidunen ordena naturala eraldatzeak eman digun lehen abisuaz? Itxura guztien arabera, ez

23/07/2020

Pandemia. Nolanahi ere, eta iritziak iritzi, geure bizilekua pozoitzear hel du gara gizakiok. Lehenik eta behin, horri aurre egitea baino ez daukagu.
    
Musukoa eta urruntzea: zein baino zein kaltegarriagoak. Zelan jokatu? Beldur barik, baina zuhurtziaz. Beldurra eta panikoa alboratu eta har dezagun iniziatiba aurrera begira.
    
Lehenbizi musukoa. Baina ezer baino lehenago, arnasa behar bezala hartu ahal izatea, adituek (Karmelo Bizkarrak etab., diotenenari kasu eginez). Hortaz, sudurra estali behar al dugu? Jakin nahi genuke surtziloetatik –sudur zuloetatik- birusa transmititzen ote den. Mukuak dariola bazaude bai, jakina; baina noizbait domistikun edo eztul gura baduzu, hor daukazu besoa, kasu horretarako babes efektiboa (besso: *babes-so). Beraz, zuhurtzia bai, baina zentzua ere bai. Eta betiere kritiko izatea. Bestela begiak estaldu beharra ere otuko zaie agian, negar-anpuluen arrisku balizkoagatik.
    
Aurrekoari buruz ezeze, denari buruzko informazio gardena bezain zintzoa behar dugu. Zenbait medikuk dioenaren arabera, gripearen kontrako udaberriko txertoak larriagotu egin omen du segidan etorri zaigun pandemia. Ezin fido halako informazioa emango ala ezkutatuko diguten, baina exijitu bai egin behar dugula behintzat. Herriari informazio osoa bezain zehatza zaio zor. Beraz, stop oskurantismoari eta agintekeriari, eta ateak zabal informazioari.
    
Adibidez, birusetan aditua den doktore bati entzuna diot ezen oraingo PCR-froga ez dela espezifikoa Covid-19rako eta positibo faltsuak ematen dituela. Hori ere jakingarria da, oso. Kontuak kontu, zergatik baztertu dela baina EHU/UPVak aurkeztu duen froga? Horra hor beste misterio bat.

Etorkizuna. Baina begira dezagun aurrera. Aski iragarrita dago zer datorkigun: krisi sozio-ekonomiko latza. Horri aurre egiteko, ekonomista independenteak eta politiko argiak bezain kapazak behar dira.
    
Jende gehienak «lehenera itzultzea» du amets: lehen bezala bizitzea, kontsumitzea… Gogo horrek amets hutsala izateaz gain, ez du kontuan hartzen lehengo hartan zegoela arazo nagusia. Gure planetako biodibertsitatea suntsitzearekin hasi zen arazoa. Munduko gobernuek ekonomia-hazkunde erasokorra –hiper-hazkundea– helburutzat jartzean: landareak, animaliak, bizidun guztiak pozoitzeak babesik gabe utzi gaitu. Eta geu ere pozoitu.

Egungo gerra deklaratu gabea. Estatu arteko gerra zibernetikoa. Txina-Errusia vs. EEBB, Bretainia Handia-Australia… Eraso zibernetikoen mundu gerra hau Lurra eta estratosfera gainkargatzen ari da radiazio elektromagnetikoz: milaka asko antena, ehunka asko satelite. Horixe da, besteak beste, pandemiaren anduinen (brote eta errebroteen) kausa sakona. Eta ez naiz,  ez, horrela pentsatzen duen bakarra. Jende orori kalean entzuten zaiona: ea txertoa datorren. Farmakoen enpresa multinazionalaren mendean gaudelarik, adi txertoaren kontuari. «Txertorik onena –entzun diot biologian aditu bati– ondo funtzionatzen duen ekosistema da». Gure bizi-azala den Biosfera desintoxikatu arte ez dugu izango bakerik.

Egoerari aurre egiteko kapaz ez diren gidari politikoak. Ikasi al dute mendebaldeko mundu txit garatuko makinistek pandemiaren lehen lezioa? Kargutu ote dira bizidunen ordena naturala eraldatzeak eman digun lehen abisuaz? Itxura guztien arabera, ez. Gurean EAJ-PSE pareak betiko estrategiara jo du temati. Motorrak erre arte, planetako baliabideak xahutu arte, ekin hiper-desarroiloari. Inork espera dezake hauengandik ekonomia ekologikoa martxan jartzea edota ekoizten denaren birbanaketa ekitatiboa helburutzat hartzea? Aski dute euren Alderdiak gizentzeaz, ate birakariak ziurtatzeaz… Ate birakari horietatik datorkigu notizia gaur bertan: Endesan sartu berri diren PP-PSOEko bi politikariren azaña: euren soldata %10 igotzea, nahiz eta lehendik ere urtean 150 miloi euro kobratu.

Emakume soilez osatutako hautes-plataforma. Partidokrazia-joko honetatik irten beharra dago hainbat ariñen. Eta pizten dago horretarako gogoa: GARAren orrialdeetan leitu dut «jaio berri den etorkizuna» izenburutzat zuen zenbait kolektiboen artikulu inportante bat, EH Bilduri proposamena luzatuz.
    
Aipatu helburua lortu gura bada, abiapuntu ongi antolatzetik hasi behar: behetik gora eta modu horizontalean. Honen harira, hunkigarria bezain profetikoa Antoniok utzi digun azken mezua: «Erori da dorrea –esan du-, mendebal zibilizazioaren baloreen dorrea, eta hondakin horiekin zer edo zer horizontala eraiki beharra dago» (GARA 2020/7/20)
    
EH Bildu eta ezkerreko beste alderdiak mota guztietako herri-mugimenduekin harremanetan jartzea legoke, nire ametsez. Harreman horietatik sor litekeen hautes-plataforma bateratua beharko litzateke oraingo gobernua garaitu ahal izateko. Eta ametsarekin jarraitua, plataforma hori emakumeek bakarrik osatua izatea. Arrazoi nagusia, noski, arestiko errakuntzak kitatzea: duela zazpi mila urtetik honantz –Sumerian patriarkatua sortu zenetik- gerra etengabeak izan ditugu; eta hondamen izugarriak. Bada garaia beste zerbait sortzeko. Gainera, emakume soilezkoa izateak badu bere abantaila: alderdien arteko errezeloak ekiditea. Badago denbora kanpaina on bat egiteko, sasoiz mugitu ezkero.

Berriro ere, kolonizazioari ez! Honako hau euskaldunon arazoa da. Tamalgarria litzateke Iruña-Veleian aurkitutako berebiziko ondarea lurperatuta geratzea betiko. Lurperatzaileen aldetik, gaiztakeria; gainerakoon aldetik, berriz, utzikeria galanta. Batik bat, kulturgile ororen aldetik eta batez ere euskera zaintzea dagokien erekundeen aldetik.
    
Izan ere, Iruña-Veleiako aurkikuntza euskal herri osoen ondarea dugu: hegoaldeko nahiz iparraldekoena, mendebaldeko nahiz ekialdeko euskaldun guztiena. Euskal Herri osoaren berebiziko Ondarea. Hori berreskuratu beharra daukagu guztion artean, eta hala izanez gero, lortu egingo dugu. Aupa lagunak!

Articles
Larraitz Ugarte
09/08/2020
Koldo Campos
09/08/2020
Iñaki Egaña
08/08/2020
Karlos Gorrindo Etxeandia
08/08/2020
Letters
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
07/08/2020
Goio González | Afiliado a CGT-LKN Nafarroa
05/08/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
05/08/2020
Jesús María Aragón Samanes | Secretario General Federal del Partido Carlista
05/08/2020
Latest posts
Fito Rodriguez
06/08/2020
Koldo Campos
04/08/2020