Josu Naberan
Idazlea

Baskonderry, gure aberri maitea

Aberri Eguna ateetan daukagularik, gogora dezagun gure arbasoek zer pentsetan eben beren Aberriaz.
Lehenik eta behin, kontutan hartu behar dugu gure hizkuntzaren barruan hiru hizkera darela. Gauza garrantzitsuak adierazteko hiru moduz edo azpi-hizkeraz baliatzen gara. Gure «Aberria» gai garrantzitsu horietariko bat delarik zalantzarik bage, hiru erro sinonimo daukagu kontzeptu bera adierazteko: Abu, Enda eta Aria.

ABU da bertokoa, Akitania zabalekoa. «Abu» erroa euskarak zein iberierak partekatzen dute, eta zera esan nahi du: «jatorria, iturburua, bokalea eta leinua (ABA/AMA)».

Jakina da euskarak, berez, ez daukala generorik. Ez dago genero maskulino, femenino es bestelakotik. Hortaz, gure ama-hizkuntzari dagokionez ez gara ez patriarkalak, ez matriarkalak, ez bitartekoak; ez gara feministak, ez matxistak, ez bestelakoak.

Hala izan da berez, harik eta kultura patriarkala iritsi zen arte, eta euskara ere derrigortu zuen beronen kontzeptuei eta izenei generoa eslei zezan derrigorrez: orduan, dotrina etorri barriaren arabera, «ama» femeninoa izan behar zuen, eta «aita» maskulinoa. Hori txantaje bat izan da gure ama-hizkuntzarentzat, zeinarentzat «ama» izenak leinua esan nahi duen (aba/ama), eta «aita» izenak tribua (ait), besterik gabe.

Hortaz, behin nozio hauek argi ditugularik, gatozen «Aberriaren» gaira. Esan dugunez, hiru moduz izendatzen dugu «Aberria» kontzeptua: abu/enda/aria. Eta eurotariko batek ere ez dauka genero-markarik. Ez daukagu batere arazorik «matria» edo «patria» auziarekin, ezta ere halako problema edo aberiekin. «Aberriak» ez dauka genero-markarik (ez abu, ez enda, ez aria deitzen diogula.

Izan ere, noizbehin «abenderria» deitu diogu harro, hiru kontzeptuok batera bilduz.

Amaitzera joateko, «abu» kontzeptuari buruz esan dugu zer adierazten duen (jatorria, jatorrizkoa, leinua); «enda» kontzeptuak, barriz, izaera, jentiltasuna eta jendea adierazten dau (gente, gens, geneak…); eta «aria» kontzeptuak, azkenik, arraza. Arraza, bere zentzu jatorrizkoan, «arrazismoaren», «arioen» eta «nazismoaren» aurretiko pentsaeraz.

Hortaz, ez utzi garuna jan diezaguten. «Lauburua» ez da txarra, eswastika erabili duten arren; «nazionalismoa» ez da txarra naziek erabili duten arren… (Nahiz eta «nazionalista» deitzea baino «abertzalea» erabiltzea askoz hobe deritzodan).

Tira, Aberria, barriro ere, edo Abenderria, edo Baskolandia, edo Baskonderry (urruti Londonderry).

Hizkuntzak ez dira inoiz bizi isolatuta (ezta euskara bera ere, nahiz eta hala aldarrikatu duten unibertsitateko filologo batzuek) Hizkuntzen arteko harremana nabaria izan da beti, eta hala dihardu gaur egun ere: Derry (Irlandan); Deierri/Yerri (Nafarroan), Herri (Euskal aldiri orotan)…

Azken batean garrantzitsuena da Herri buru-askea izatea, herriaren buru-askitasuna. Baskoien –eta Basko ororen Aberria– buruaskia izatea, Bazko-Aberria pozez ospa dezagun.

Batzuek uste dute Bazkó Egunak (Pasko-egunak) katoliko-kutsua duela. Baina lasai bitez, zeren Bazko-Eguna Yawhé eta Vaticanoren aurretikoa baita.

Ezen azken batean etimologiara jotzen baldin badugu, «Bazko» hitzak zera erran nahi baitu: *boroa-auz-uku-une, boazko, bazko. Eta esangura hau Yawhé eta Vaticanoren aurretikoa da: «buru-gorunea, buru-askea, buru-askia» izatearena.

Kontuak kontu, ezin topa inolako data hoberik «Aberri Eguna» ospatzeko! Ospa, gora eta goza, pozez beterik, 2023ko Aberri Eguna!

Search