Berrogeialdia espetxean

Zentzuzkoa da planteatzea larrialdi egoera honek espetxe politikan bestelako erabakiak hartzea eskatzen duela. Orain arte hartu diren erabakiak kartzelak gehiago itxi eta presoak gehiago isolatu-kaltetzeko hartu dira.

28/03/2020

Orain sentitzen ari gara benetan, etxean egotera behartuak gaudelako, «preso» egotea zer den. Eguneroko itxialdia zer den ezagutzen ari garen honetan, espetxean daudenengan jarri nahi genuke arreta.

Hasteko, pozgarria eta eskertzekoa da larrialdi honek sortutako egoerak kartzeletan bizi den egoerarekiko kezka piztea zenbait jende eta eragilerengan. Bai, orain enpatia berezi bat senti dezakegu presoekiko eta beraien senitarteekiko. Ongi etorri enpatia hori. Baina «baina» batzuk ere badaude:

Gure berrogeialdia denbora jakin batekoa da; luzatu daiteke, baina badakigu pasatuko dela. Aldiz, pertsona askorentzat «konfinamendua» beren  biziaren parte handi bat hartzen ari da. Adibide nabarmen bat: datorren astean 30 urte eginen dituzte preso Unai eta Jon Parotek, Xistor Aranburuk eta Jakes Esnalek.

Oker gaude, baldin eta pentsatzen badugu gure berrogeialdiak gure bizimoduaren  eta preso dauden herritarren bizimoduaren artean dagoen arrakala estutzen duela; guztiz kontrakoa, izan ere, konfinamenduak presoen bizimodua gurea baino are gehiago okertu du. Arrakala handitu egin da, beraz.

Gu etxean gaude konfinaturik. Gehienok, maite dugun jendearekin harremanetan. Presoei, aldiz, gehien maite duten horiekiko harremana bortizki eta ankerki moztu eta murriztu zaie.

Gu, oro har, zainduko gaituztenekin gaude; presoak, ordea, tratu txarra etengabe ematen dieten egitura eta zaintzaile batzuen eskuetan daude.

Gu ingurune «seguru» batean gaude, birusetik urrun, ustez. Kartzelak osasunari kalte egiten dioten gune ankerrak dira: higiene eskasa, gaixotasun ugari... Egoera «normalizatuan» ere beldurgarria da kartzeletan dagoen hilkortasun tasa.

Guk denbora pasatzeko tresna eta aukera pila bat ditugu, etxean egonagatik ere: internet, Netflix, mugikorrak... Presoek ez dute halakorik. Gainera, ziegatik kanpo egiten dituzten ekintzak murriztu edota eten egin dizkiete: eskolak, kultur jarduerak, kiroldegirako irteerak...

Hau dena ikusita, zentzuzkoa da planteatzea larrialdi egoera honek espetxe politikan bestelako erabakiak hartzea eskatzen duela. Orain arte hartu diren erabakiak kartzelak gehiago itxi eta presoak gehiago isolatu-kaltetzeko hartu dira. Beste norabide batean hartu behar dira erabakiak: kartzelak hustu eta presoen osasuna eta zaintza lehenetsiko dituen norabidean.

Articles
Ana Tere Díaz
27/05/2020
Joseba Vallés Izquierdo
27/05/2020
Joxemari Olarra Agiriano
27/05/2020
Ricardo Cruz-Lopez
27/05/2020
Letters
Kari Ledesma Villa
27/05/2020
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
25/05/2020
Victoria Vallejo Martínez
25/05/2020
Irune López Carriba
25/05/2020
Latest posts
Koldo Campos
18/05/2020
Fito Rodriguez
17/05/2020
Fito Rodriguez
13/05/2020