Nagore Arretxea Oiartzabal

Bortzirietako Guztiok Taldea

Urte hauetan zehar, gure elkartea ezagutzera ematen eta ahalik eta familia gehienei laguntzen lan egiten ari gara. Horretarako, ikastaro desberdinak antolatu ditugu; degluzio edota disfagia arazoak dituzten umeentzako elikadura ikastaroa, ume gorren hizkuntzan garapen atzerapena, animalien laguntzaz eginiko ikastaroa, lehen sorospen ikastaroa...

Bortzirietako Guztiok Taldea irabazirik gabeko elkartea da eta 2013ko otsailean jaio zen, desgaitasunak, behar bereziak edota momento konkretu batean behar berezi bat duten umeen beharrak asetzeko asmoz (momento konkretu batean behar berezi bat duten umeetaz ari garenean, edozein ume izaten al dela aipatu nahi dugu. Fisioterapia saio batzuk behar ditulako, psikologoaren laguntza behar duelako edota ditugun edozein zerbitzuen/terapien beharra duelako). Gaur egun, mota desberdinetako beharrak dituzten hamazazpi familiek osatzen dugu.

Gure helburua, zonaldean ez dauden terapia eta osasun arloko gaiak asetzea da. Beti ere, hirietata maiz ez bidaiatu behar izateko.

Urte hauetan zehar, gure elkartea ezagutzera ematen eta ahalik eta familia gehienei laguntzen lan egiten ari gara. Horretarako, ikastaro desberdinak antolatu ditugu; degluzio edota disfagia arazoak dituzten umeentzako elikadura ikastaroa, ume gorren hizkuntzan garapen atzerapena, animalien laguntzaz eginiko ikastaroa, lehen sorospen ikastaroa...

Ditugun zerbitzuak/terapiak:

Lesakako igerilekuan hidroterapia eskeintzen dugu. Beran berriz, Psikologia eta fisioterapia zerbitzua eta hiru zerbitzu horiek elkartuta Bortzirietan Neurorrehabilitazioko zerbitzua osatzen dute.

Hilabetean behin, txakurrekin terapia egiten dute gure elkarteko neska mutikoek. Altsasutik etortzen den elkarte baten laguntzarekin, txakurrekin jolasteko, goxatzeko edota komunikatzeko terapia.

Desgaitasunak, behar bereziak edota momento konkretu batean behar berezi bat duten umeen anai-arrebek ere, hilabetean behin Psikologa baten laguntzarekin, «Hermanos txikis» taldeko proiektuan parte hartzen dute. Beraien ezinegonak, zalantzak eta batez ere ulertuak sentitzeko ezinbestekoa den terapia.

Kontutan hartuta, terapia hauek edozein ikastaro baina garestiagoak direla, guzti hauek aurrera ateri al izateko, laguntza ekonomiko haundia behar izaten dugu eta zerbitzu hauek martxan jarraitzen duten edo ez, diru laguntzen arabera erabakitzen da.

Urte hauetan zehar, ekintza solidarioak antolatu izan dire Guztiok elkartearen alde: Berako abesbatza eta musikarien kontzertua, Txamukos mariatxiekin egindako bideoklipa eta kontzertua, kirol taldeek gure elkartearen alde egindako ekitaldiak...

Momentu hauetan, Bortzirietako Guztiok elkartearen aldeko tonbola solidario bat antolatu dugu, Bortzirietako komertzioen laguntzarekin. Izugarria izan da beraiek egindako dohaintzak:

- Hamar erosketa bale.

- Produktuekin eta janariarekin egindako 30 lote/saski baino gehiago.

- Masaje,spa, ile-apaindegietako 12 saioen bale baino gehiago.

- 2 pertsonentzako jatetxeetan, kafetegietan, landa-etxeetan eta hoteletan otorduak, gauak: 20 bale baino gehiago.

- Monopatina, urdaiazpikoa, Irrisarriko sarrerak, produktuak…

Boletoak Bortzirietako komertzio batzuetan salgai daude, eta baita Guztiok elkarteko kideek eta boluntarioek saltzen dituzte. Zozketa, maiatzaren 29an, Xorroxin irratian zuzenen egingo da.

Hori dela eta, ume hauek terapia/zerbitzu gabe gelditu ez daitezen denen laguntza eskertuko genuke.

Search