Mikel Gotzon Elso Insausti

Donostia, Mundialeko sede?

Hasieran FIFAk Donostia izendatu zuen sedeetako bat FIFAko 2030ko Mundialerako eta auzo elkarte batzuk atzera botatzeko erregu gutuna bidali zioten FIFAri argudio batzuk emanda eta Eneko Goiak, Donostiako alkateak hori dela eta beraiengatik balitz Behobiarik ez genukela esango adi erazi zuen.

Alkatearen adi erazpen hauek tokiz kanpo daude. Auzo elkarte horiek salatutakotik bada egiaren zati bat espekulazioaren aldetik. Baina zati bat besterik ez. Hortik aparte, demagogia.

1. Mundialeko sede izan nahiz ez izan Donostian etxebizitzako salneurria «debekulari» da eta turismo masifikazioa izan da beti (nire gustorako behintzat). Etxebizitzak salneurri jasangarria edukitzeko alternatibarik nahiz proposamenik ez zuten aurkeztu auzo elkarte horiek eta turismoari dagokionez, baita ere jasangarri izateko zer aurkezten da? Zinemaldia kenduko al dugu? Ipar Euskal Herriko taldeetako errugby partidak? Kontzertu handiak? 1992ko Frantziako Tourreko irteera izan zela gaitzetsiko al dugu? Eneko Goiaren lehengo adi erazpena tokiz kanpo dago baina hauei buruz auzo elkarte sinatzaileek ez dute ezer esaten eta.

2. Jatorriz Grosekoa naiz, egun beste auzo batean bizi banaiz ere, Bermingham kalekoa, Galtzara Nagusia eta Nafarroako Hiribidearen bitartean. Eta bizilekua, lana edo bizitza sozialaren artean bertakoa nintzen jaio nintzenetik, 1973tik 2016ra arte. OHO ospetsua desagertutako Okendo Centenario eskolan egin nuen eta ederki ezagutzen ditut Sagues, Zemoriya, San Bladi, Alejandria, Manteo, Rodil, Indianoene, Larraga, Arbola, Bordatxipi, Ategorrietako Galtzara Zaharra eta Toki Ederreko helbideak. Egia da 2016an Donostia izendatu zutela Wroclawekin batera Kulturaren Europear Hiriburua eta hori dela eta 2000. hamarkadaren amaieratik manifestapenak eta elkarretaratzeak izan zirela hiri osoan zehar turistifikazio masiboaren aurka. Baina egia da baita ere 90. hamarkadatik, kanpotiko, lurralde askotako gastronimiko ostalaritza ekartzen hasiera hartatik Gros eta Ulia (Sagues) progresiboki turistifikatzen hasi zirela. Turistifikazio horren aurka mugitu ziren bakarrak 11 zenbakiko Marino Tabuyo kaleko auzokideak izan zirela beraien atarian erabilera turistikoko logela nahiz etxebizitzarik ez zutela onartuko adi erazita. Haiek ez ezik, inor ez zen mugitu. Ez abertzale, ez espainolista, ez anarkista. Ez eskuin muturreko, ez ezker muturreko, ez eskuineko, ez ezkerreko, ez erdi eskuineko, ez erdi ezkerreko, ez erdiko. Ez Groseko ezta Uliako auzokideen elkarteak ere. GOE, Gros-Uliako Basque Cullinary Center dena delakoaren ideia sortu arte, 15 − 20 urtez egon dira Donostiako zonalde honetan turistifikazio progresiboaren aurrean axolagabekeriatan. Eta orain, eraikuntza horren bitartez arazoaren kontrola galdu zutela, axola zaio zerbait Uliako auzko elkarteari. Berriro esango dut. Jatorriz zonalde honetakoa naiz. Zer dioedan badakit eta aurkakoa dioenak edo zer dioen ez daki edo lotsarik gabe gezurretan dabil.

3. Duela 20 bat urte Lorcarrock musikaldira joan nintzen gustoko dudan talde bat ikusteko. Gune haretara Murtziako kolektibo bat sartu zen eta hidrologia-planaren aurkako salaketa egiteko orduko Murtziako gobernuak jaso lezakeen ura beharretara beharrean golf zelaietarako bideratzeko asmoa omen zeukalako. Horrek ideia sortzen du. Egoera aldatuko ez bada Donostia Mundialeko sede izango balitz horri etekina atera geniezaioke beharrezkotzat joko genituzkeen gauzak aldarrikatzeko. Adi bideak? Etxebizitzarekiko arazoaren salaketak, lehen puntua... Euskal, kataluniar, galiziar eta horiek bezelako selekzioak ofizial bilakatzeko aldarria. Mundial hura baita ere Marrokok antolatuko du, ezta? Israel vs Palestina (Gaza) bezelaxe, Marroko vs Mendebalde Sahara. FIFA, ez da lehen aldia hau esaten zaizula baina hain indarkeriaren aurka zaudela, herriak hain anaitzearen alde zaudela, nola azaltzen duzu hau? Salaketa beraien muturren aurrean. Hamaika ekimen daude egiteke. Errealistak izanda seguruenik arazo hauek ez genituzke konponduko, baina ekimen horiek egiten ez badira edo bideak ixten badira ekimen horietako mezua ahalik eta jende kopururik handienera helarazteko arazo hauek, seguruenik, konpontzeko zailtasuna handiago izango da.

Orduan, Eneko Goia eta bere aliatuen mentalitatea ez zait gahiegi gustatzen. Espekulatiboegia da nire gustorako. Donostia Mundialeko sedea ez izateko aldarrikatu zutenen auzo elkarte horietako (bereziki Uliakoa nongoa naizen jakinda) iritzia ere ez zait gustatzen, demagojikoegia iruditzen zaidalako. Gauzak dauden bezelaxe egonda, idealismo eta pragmatismoaren arteko orekaren alde nago.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Search