Landarlan ingurumen elkartea
Enirio-Aralar mankomunitatea norabide onean!

Gure ustez, proposatutako aldaketak orokorrean artzain eta abeltzainentzat eta baita natur parkearen kontserbaziorako mesedegarriak dira

17/10/2019

Urriaren 9an Enirio-Aralar mankomunitateak lehenengo Aholkularitza batzordea ospatu du, aretoa herritarrez, sindikatu eta elkarteetako eragilez beteta. Horri buruz zera adierazten dugu:

Mankomunitateak izan behar duen erakunde irekia eta gardenaren bidean pauso ona da eta beharrezkoa, orain arte izandako erakundearen bide ilunari aurre eginez. Horren bitartez, mankomunitateak erabakiak hartu aurretik, aukera izango dugu elkarte eta herritarrok gure iritziak eman eta elkar jartzeko.

Saio horretan Bilduk eskatutako Larreen antolaketarako plana aurkeztu zen eta ona deritzogu, datu ofizialetan oinarrituta dagoelako eta Aralar natur parkearen legedia aintzat hartuz egin delako. Ondorio nagusia gaur egun dagoen ganadu larria (behi, behor) epe ertainera murriztea izango da, Aralarko larreak egoera onean mantendu ahal izateko. Horrezaz gain, azpiegiturak, txabolak eta haien irisgarritasuna eta landaketak aztertu dira. Positiboki baloratzen dugu pista berriak egin beharra ez proposatzea; batetik legediak ez dituelako baimentzen eta bestetik Aralarko kontserbaziorako kaltegarriak direlako. Gainera, eraikitako azken bi pistak auzitegian ebazpenaren zain daudela gogoratzen dugu.

Bestalde egun indarrean dagoen larreen ordenantza betearazten hasteko helburuaz gain, aldaketak egitea proposatu da: artzainek morroiak dituztenean, legezko lan egoeran aritzea, larreen %60a artzain guztien artean berdin banatzea, eta beste %40a beste abeltzainen artean, lehentasuna profesionalei emanez...

Gure ustez, proposatutako aldaketak orokorrean artzain eta abeltzainentzat eta baita natur parkearen kontserbaziorako mesedegarriak dira.

Alotzako ikerketarako itxitura deseginda

2005. urtetik EHUko ikerlariek larratze-eza ikertzeko erabiltzen zuten itxiturako hesolak eta alanbrea lapurtu dira Aralarko Alotza inguruan, itxitura desagerraraziz. Horren aurrean Landarlan Ingurumen elkarteak:

Horrelako ekintza deitoragrria arbuiatzen du eta bai Foru Aldundiari zein mankomunitateari berriro itxitura osatzea eskatzen die, horrelako ikerketak behar beharrezkoak ditugulako biodibertsitatearen egoera ezagutu eta abeltzantza iraunkorra garatzeko.

Bestalde, erakundeei Ertzaintzaren aurrean salaketa jartzea eskatzen diegu eta ikerketa sakona has dezatela, errudunak topatzeko. Eta, erakunde guztien aldetik Aralarko zainketa eta kontrola areagotzeko eskatzen dugu ere: Foru Aldundia, Enirio-Aralar mankomunitatea eta Ertzaintza.

Itxitura horren erauzketak zenbait ikerlariren lanean eragindako kalteen aurrean, elkartasuna adierazi nahi die Landarlanek. Horrelako ikerketak behar-beharrezkoak baitira Aralarko Natur parkearen kudeaketa iraunkor baten oinarriak finkatzeko.

Articles
Mikel Ciaurriz Marco-Maitagarri Echarri Zabalza
18/11/2019
Antonio Alvarez-Solís
18/11/2019
Letters
Txus Pérez Artuch
18/11/2019
Maria Olga Santisteban Otegui
15/11/2019
Enrique Vivanco Fontquerni
15/11/2019
Latest posts
Martin Garitano
18/11/2019
Fito Rodriguez
18/11/2019
Dabid Lazkano
16/11/2019