Donostiako Zero Pobrezia plataforma
Enpatia ariketa bat

Emakume migratzaileak zaurgarrituak izaten dira. Gehienbat, ailegatutakoan klandestinitate egoeran bizi dira, lan eskubideen bermerik ez duten lanetara kondenatuta

17/10/2019

Gaur, urriaren 17a, Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, pobreziaren eta desberdintasunen, gatazken, gerren eta hondamendi naturalen eraginpean, Euskadin aukera bat bilatzeko emigratzea beste aukerarik ez duen emakume batek pentsatzen eta sentitzen duenari buruz hausnarketa egitea proposatzen dugu oraingoan.

Migrazio horietan emakumeek eta haurrek pertsonen tratari aurre egin behar diete, baita beste indarkeria mota batzuetako egoerei ere. Giza eskubideen urraketa hauek ez dira amaitzen helmuga-herrialdera ailegatutakoan: kriminalizatzen dituen Atzerritarren Legea, atzerritarrak barneratzeko (eta pilatzeko) zentroak, prekaritatea eta esplotazio laborala, atzamarrarekin seinalatzen dituen arrazakeria sozial zein instituzionala, prostituzioa diru sarrera bakar gisa emakume migratzaile askorentzat… Jatorriak, generoak, maila ekonomikoak eta etniak baldintzatzen dute, besteak beste, zer zailtasuni aurre egin beharko dieten migratzaileek helmuga-herrialdeetan.

Euskadin bizi diren emakume migratzaile gehienek mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen eta etxeko lanetan dihardute, beraien desioak eta formakuntza alde batera utzita. Ondorioz, zaintzen ardura emakumeen gain egotea betikotzen da. Horrek agerian uzten ditu gure gizarte-egituraren gabeziak ere: zaintza-beharrak ez baloratzea eta zaintza horiek gizonekin bidezko moduan banatzea eta ardurak hartzea.

Emakume migratzaileak zaurgarrituak izaten dira. Gehienbat, ailegatutakoan klandestinitate egoeran bizi dira, lan eskubideen bermerik ez duten lanetara kondenatuta. Hau guztia gertatzen da gero eta zaharragoa den gurea bezalako gizartean, non pertsonak zaintzeko gero eta jende gehiago behar den. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak berriki egindako txosten baten arabera, Euskadiko 115.559 pertsonak behar dute beste pertsona batek zain ditzan eguneroko jarduerak egin ahal izateko.

Emakume guztientzat eskubide guztiak lelopean, deialdia egiten diegu erakundeei neurri zehatz eta eraginkorrak har ditzaten gurekin bizi diren emakume migratzaileen lana eta geure gizarteari egiten dioten ekarpen ekonomiko eta kulturala balioan jartzeko. Migrazio-politikek giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia edukitzea eskatzen dugu, kontuan hartuta eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. Emakume migratzaileek justiziarako sarbidea izan dezatela bermatzea exijitzen dugu, edozein indarkeria-motaren biktima diren emakumeen babesa barnean hartuta. Zaintzak modu jasangarrian eta ekitatiboan balioestea aldarrikatzen dugu, ikusgai eginez eta txertatuz politika publikoetan eta praktika pribatuetan, oro har emakumeen eta bereziki emakume immigranteen desparekotasuna, esplotazioa eta zaurgarritasuna betikotu ez dadin.

Azkenik, bakoitzak bere esparru eta aukeretatik abiatuta, justuago, bidezkoago eta jasangarriagoa den mundu bat eraikitzen laguntzera animatzen dugu. Hain beharrezkoa den enpatiatik abiatuta, igandean, urriaren 20an, Donostiako Haizearen Orrazitik 11.30ean abiatuko den bizikleta-martxa erreibindikatzailean parte hartzera dei egiten dizuegu, baita azaroaren 11n, 19.30ean, Donostiako Trueba Zinemetan antolatutako zine forumean ere.

Articles
Txaro Marquinez Idiaquez
12/08/2020
Iosu del Moral y Mikel Labeaga
12/08/2020
Letters
Eugenia Etxebeste Fuldain | Hernani
12/08/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
12/08/2020
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
11/08/2020
Guillermo Ruiz Irastorza | Plataforma por un Abando Habitable y Saludable
10/08/2020
Latest posts
Fito Rodriguez
06/08/2020
Koldo Campos
04/08/2020