Martintxo Mantxo
Ekologistak martxan / TRADENER

Errausketa eta klima aldaketa, COP24 eta gero

Badakigu erretako hondakin tona bakoitzagatik CO2 ko beste bat ekoizten dela, eta gainezko berogailu efektuko gasak. Benetan klima aldaketa eragin nahi badugu ezin dugu hau onartu.

Amaitu berria da Katoviceko klima aldaketaren aurkako gailurraren (COP24) emaitzak ez dira onak izan. Urrian IPCCeko adituek esan ziguten 1,5º graduei eusteko, neurri ezinbestekoak hartu behar zirela. Hori baino lehen kaleratu ginen Donostian hainbat eragile, Alternatiba Tourrekin bat egiten, eta besteak beste, Zubietan eraikitzen den errauskailuak klima aldaketa eragingo lukeela salatuz.

COP24en berriz, ez dute neurririk hartzeko konpromisorik erabaki. Hori oso interesgarria zaie Zubietako errauskailua bultzatzen dutenei. Klima politiketan konponbideak ez diren proposamen asko sartzen dituzte, besteak beste karbono merkataritza, nekazal-erregaiak edo urtegiak, eta bio-masa erretzea ere bai. Horiek guztiak onartezinek baitira, hondakinen errausketa ez da konponbidetzat hartzen.

Errauskailua proposatu zutenetik, errausketa saltzeko argudio batzuk izan dira nagusi:

- puntazko teknologia dela, oso filtro onekin, kutsadurarik pasatzen uzten ez dutenak, beraz gasik ez dute ustiatzen eta horregatik ez dute klimari eragiten

- hondakinak energia sortzeko erabiltzen dela, beraz erabilpen bat ematen zaio hondakini (balorapen energetikoa)

- Zabalgarbiren arabera (Bizkaiko errauskailua) lortzen den energia berriztagarria da

- guzti honen ondorioz, errausketa klima aldaketari aurre egiteko tresna bat dela saltzen digute Zuriketa areagotzeko, Aldaketa Klimatikoaren zentroa Zubieta errauskailuaren batera eraikitzea iragarri zuten.

Argia aldizkariak Herbehereetan gertatutako “dioxinagate-ren” berri eman digu. Kasu hau Harlingeneko errauskailuari dagokio, herri horretako  errauskailu berriena eta puntako teknologiaz ekipatuta dagoena. Zubietako  errauskailuaren kasuan bezala, haren filtroetatik ez litzateke ezer pasako. Europako hobeak ziren. Berriz, honek isuritako furano eta dioxina (hondakinak erretzeak eragiten dituen mikro-partikula pozoitsuenak) kopuru kezkagarriak bi kilometrotako radioan aurkitu zituzten. Beraz filtro hobeak zeuzkan errausketak partikula toxikoenak igarotzen utzi zuen.

Orduan, zer espero dugu CO2, edo metano edo bestelako klima aldaketa sortzen duten gasekin? Oztopatuko dituela? Bai, hori da errausketa proiektu bakoitzean saltzen duten idei berdina. Zubietakoan ere bai. Baina zer sinetsi olako adibide argiak dauzkagunean?

Gauza berdina, esan zigun iaz (2017/11/23) Donostian izandako Morten Kabell-ek, Kopenhageko zinegotziak (“2025erako Kopenhagez karbonoaren ikuspegitik neutroa izango den hiria egiteko ekintza-sorta koordinatzen duena”). Honen iritziz,  Kopenhageko errauskailuak ere ez zuen isurketarik sortzen. Ala ere, gaindituta izanez, Kabell-ek nahiago izan zuen gai horretaz ez hitz egin, asko menperatzen ez zuelako. Baina jakin behar zuen bakarrik errauskailu horiengatik Danimarkak ez zuela Kiotoko helburua betetzen! Horrenbeste ahalegina berriztagarriak eta garraio ez-kutsagarria bultzatzen eta hondakina erretzegatik Kiotoko helburuak bete gabe! Hori 2011ean gertatu zen, Kopenhagek, aurreikusitakoa baino CO2 bikoitza ekoiztu zuen errausketaren esker. Bitartean Danimarka haren marka berdeengatik ezaguna da. Berriz, Europako biztanlearen arabera hondakin gehiago ekoizten duen herrietako bat da Danimarka:  447 kg  (8 kg astero). Horregatik ere, 2013an Danimarkako Ingurumen eta Elikadura Ministerioak “Gehiago birziklatu, gutxiago erraustu” kanpaina bultzatu zuen. Denok dakigunez, behin errauskailuak martxan egon, bestelako politikak bultzatzea zailagoa da.

IPCC-k dionez, hondakin tona bakoitzagatik CO2  beste tona ekoizten dela, eta gainezko berogailu efektuko gasak. Honen arabera, espainiar estatuan 2017an, errauskailuetan (11 dira) 2,5 milioi tona CO2 ekoiztu zen. 2005tik 2015era, hamar urtetan, Zabalgarbi errauskailuak ekoiztu omen zituen 2,5 milioi tona CO2. Eta, aurreikuspenak betetzen badira, datorren urtean (2019) Zubietako errauskailuak 42.000 tona CO2 isuri letzake. Hau guztia ez da emaitza ederrik euskal erkidegoko klima aldaketaren aurkako zenbakietarako, dagoeneko oso baxuak direnak.

Badago ere hondakinen errausketaren aldetik klima aldaketan eragiten duen beste zerbait, balorapen energetikoari dagokiona. Hondakinak erretzen sortzen duten energiagatik, elektrizitate zentralak bezala onartzen dira errauskailuak (baina normalean ere ez dira elektrizitate produkzioaren estatistiketan sartzen). Gainera, ulertzen denez hondakinez energia sortzea hondakinentzako irtenbide alternatibo bat dela, ingurumeni onurako dena, energia sortze-era honek diru-laguntzak jasotzen ditu. Gorka Bueno UPV/EHUko ingeniaritzako irakasleak salatu duenez, Zabalgarbiko kasuan, diru-laguntza urtero 20 milioi eurokoa izan da, gure elektrizitate fakturatik ordainduta.

Gainera, errauskailuek energia sortzeko gasez egiten dute, hondakinak erregai egokiak ez direlako . Errauskailu batek, ikatz zentral termika batek baina CO2 gehiago isurtzen du eta energia sortzeko era garestiagoa da. Beraz, erraustegiak ziklo konbinatuetako zentralak baina okerragoak dira, egungo gasa erregaitzat erabiltzen duten zentral termikoak. Buenok salatzen duenez, 2016en Zabalgarbik  224.000 tona hondakin errausteko 854 Gigavatio-orduro (GWo) gasa erabili zituen. 

Honek beste osagai bat gehitzen dio ekuazioari: hondakinak erretzea klimarentzako txarra izan ez ezik, gasa erretzearen eragina gehitzen dio. Eta kopuru handiotaz hitz egiten ari gara. Gasa batez ere metanoz osatzen da, klima aldaketarentzako %83 eragingarriagoa dela CO2 baino. Gasa izanez, eta hemen ez daukagunez eta oso urrunetik ekarri behar dugunez, bere ziklo luzean eta osoan asko  isurtzen da, klimari izugarri eragiten. Gasa da Euskal Erkidegoa, espainiar gobernua eta energia enpresa handien apustua, berriztagarrien aurretik.

Zubietako errauskailua Donostiako udalaren eremuetan eraikitzen da. Hau da ere udal honek bultzatutako eredua. Egun hauetan Donostiako udalak buru belarri dabil haren klima aldaketaren proposamenak aurkezten. Egia esanda, ez dira horrenbestekoak  eta berriz hutsune asko daukate. Bertan 1’5ºei eusteko proposatzen du hondakin gaikako bilketa 80% bihurtzea 2030erako. Baina ez du esaten hau nola burutu (2017. Donostiako Hondakinen Gida Plana aipatzen du, besterik gabe). Era berdinean, zabortegira bidaltzen diren hiri hondakinen %10 ezabatzea proposatzen du, baina ez errausketara joango direnak. Beraz, errausketa ez du ezta aipatu ere egiten.

Argi dago Donostiako gaikako bilketako emaitzak %38,5ekoak izanez lan edo konponbide asko beharko direla helburu horiek lortzeko. Berriz, helburu hori ezin izango da lortu errauskailua dagoen bitartean, edo bestela, errauskailua ez zaigu ezertarako balio, kontuan hartuta horri dagokion izugarrizko inbertsioa. Horrelako hondakin gaikako bilketa (%80) lortzeko, frogatu denez, Atez Ate bezalako sistemak dira egokienak, inguruko zenbait udaletan emaitza hori lortu baitute. Baina horrelakoak bultzatu egin beharrean oztopatu eta borrokatu dituzte errausketa-zaleek.

Ekonomia Zirkularra zutabe dauka Donostiako udalaren Plangintzak ere. Hau da errausketa bultzatzen dutenen beste mantra bat. Irailean ere, CEWEP-k, Europako errausketa bultzatzen dutenen erakundeak, berdin zion Bilbon antolatutako urteko batzarrean, eta Zero Zabor Bizkaiak salatu zuenez. Zero Waste Eropa-ko Mariel Vilella zuzendariaren arabera Ekonomia Zirkularra hondakin-zero gizartean oinarritzen da, eta hau lortzeko, ekoizten eta kontsumitzen dugun guztia naturara edo gizartera era seguru batean itzul daitekeela bermatu behar dugu. Errausketak ez du horrelakorik bermatzen, baizik eta kontrakoa.

Horregatik guztiagatik, eta aurretik azpiegitura honen aurka esandako guztiagatik, aski da iruzurraz eta garaia da klima aldaketari benetan aurre egiteko, bai hondakinen aldetik bai beste arloetan ere (energia, garraioa, merkataritza, industria, nekazaritza, etab). Behingoz, errauskailua gelditu!

Search