Sofía Marroquín
Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko presidentea

Erretorikak ekintza politikoari partida irabazten dionean

Euskadiko garapenerako GKEak aurrekontu-murrizketako agertoki batean gaude orain, zeinetan Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentzia indartzeko apustua egiten duen, gizartea eraldatzeko lankidetza- eta heziketa-proiektuak finantzatzeko eskuragarri dauden funtsak nabarmen murriztea ahalbidetzen duen bitartean. Egoera nahasgarria da, eta kezkatuta gaude.

Zenbait euskal administrazio publikok bilketaren arloko markak hausten dituztela ospatzen duten bitartean, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzarako 2019ko dirulaguntzen deialdiak praktikan murriztu egin du Euskadiko garapenerako GKEek gauzatutako ekimenak eta proiektuak babesteko ahalmena.

Gure kalkuluen arabera, murrizketa horren ondorioz baztertu egin beharko dira planetako eskualde behartsuetan egingo liratekeen hogei bat proiektu. Garapenerako GKEek euskal gizarte solidario eta konprometituaren babesarekin egiten dugun lanaz ari gara: ura, saneamendua edo osasuna bermatzeko, milaka pertsonek eskolara joateko aukera izateko, azpiegiturak eta emakumeen eta gizonen arteko ekitatea sustatzeko, edo erakundeak indartzeko, adibidez.

Lankidetza-politika 2008an hasi zen krisi globalak gehien eragindakoetako bat izan zen; murrizketa handiak egin ziren eta arriskuan jarri zen solidaritatea, guztion ongizatea, giza eskubideak betetzea edo desberdinkerien aurka borrokatzeko konpromisoa bezalako balioen defentsa. 2010 eta 2015 artean, herrialde pobretuetan proiektuak gauzatzera bideratutako funtsak % 33,5 murriztu ziren, eta garapenerako GKEen % 30ek toki erakundeekin lan egiteari uzteko erabaki gogorra hartu behar izan zuten, baita esku hartzen zuten herrialde batzuetan lan egiteari uztea ere.

2019ean Eusko Jaurlaritzaren baitako aurrekontu-luzapenak atzetik borondate politikoaren gabezia dakarren hori estaltzeko balio izan du. Hau daukagu aurrean: bilketaren arloko marka historikoa ezarri duen urte baten ostean lankidetzara bideratutako funtsen bolumenari eusteko gai ez den gobernua. Eta horrek, berriro ere, solidaritatearentzat eta giza eskubideen defentsarentzat oso konplikatua den agertokian jartzen gaitu.

Euskadiko garapenerako GKEak aurrekontu-murrizketako agertoki batean gaude orain, zeinetan Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentzia indartzeko apustua egiten duen, gizartea eraldatzeko lankidetza- eta heziketa-proiektuak finantzatzeko eskuragarri dauden funtsak nabarmen murriztea ahalbidetzen duen bitartean. Egoera nahasgarria da, eta kezkatuta gaude.

Talde politikoek adierazi digute haiek ere ez daudela pozik lankidetzako politika publikoa sustatzeko erakundeen aldeko konpromiso falta horrekin. Haiek ere uste dute aurrekontu-zuzkidura egonkorra eta nahikoa behar dela, lankidetzako euskal Legeak jasotzen duen moduan aurrekontu osoaren %0,7ra iristen dena, eta Legeak berak sustatzen dituen lankidetzaren arloko konpromisoak eta akordioak lortzearen aldeko apustua egiten dute. Talde horiek, halaber, Euskadiko garapenerako GKEen lana aitortu eta babesten dute: zorionak eman eta lanean jarraitzeko animatzen gaituzte, pobreziaren eta desberdinkerien aurkako borrokan eragiteko gauzatzen dugun ahalegina balioan jarriz. Hala ere, babes hori ez da erabaki politiko zehatzetan burutzen, eta hitzak letra hil bihurtzen dira. Erretorikak, beste behin ere, partida irabazten ekintza politikoari.

Graça Machel Mozambikeko aktibistak hau esaten du: «Pribilegioak dituzunean, zure erantzukizunak onartu behar dituzu. Ezin ditugu gure betebeharrak bazter utzi munduan konpontzeko arazoak dauden bitartean». Ezinbestekoa da bulegoetan erabakiak hartzen dituztenek jakitea erabaki horiek pertsona askoren bizitzetan ondorioak dituztela. Giza eskubideak eta bizitza duina arriskuan daude, eta ezin diegu bizkarra eman.

Gure sarea osatzen duten 79 garapenerako GKEek gobernuari eskaintzen dizkiogu gure esperientzia, ezagutzak, kolaborazioa eta eskua, seguru partekatzen ditugun helburu batzuk lortzeko lanean jarraitzeko. Konfiantzaz eta noranzko berean lan egin behar dugu, erritmoz. Hori egin ezean, mundu-mailako mehatxuek (pobrezia, desberdinkeriak, bidegabekeriak, klima-aldaketa eta planetaren iraunkortasuna, gizartearen aurkako proposamenak ekartzen dituen muturreko ezkerraren gorakada, indarkeria matxistak, krisialdi humanitarioak, nahitaezko migrazioak...) hedatzen jarraituko dute.

Maiatzaren 26an gehien eragiten diguten politiken norabidea finkatzeko aukera dugu, gugandik gertuen dauden erakundeek hartzen dituzten horien norabidea, hain zuzen. Herritarrei deialdia egiten diegu solidaritatea talde politikoei eskatzeko gaien artean sar dezaten, gure gizartea kohesionatzen duten politika sozialak indartzearen aldeko apustua egin dezatela eskatuz; haien artean, lankidetza-politikak. Tokiko botoak efektu globala du interkonektatutako mundu honetan.

Search