Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma
Eskola Publikoa: Euskal Herrian behar dugun eskola

Sinistu egiten dugu egunez egun atsedenik gabe lan egiten duten Euskal Eskola Publikoko irakasle eta langileengan, gure seme-alabek hezkuntza laikoa eta euskalduna izan dezaten

09/02/2020

«Publiko» hitza defendatu beharreko kontzeptua eta erronka handia da gaur egun ere. «Publiko» hitzaren atzean dagoena, eta ez da gutxi, doako zerbitzu unibertsalen kalitatearen bermea da, eta pertsona guztien berdintasuna zerbitzu horien aurrean. Publikoak gizartea egituratu eta berdintzen du; pribatuak, aldiz, desberdintasuna sortzen du. Zerbitzu publikoen kalitatea eta doakotasuna defendatzea eta horien pribatizazioaren aurka borrokatzea Euskal Herri igualitario baten oinarria da.

Hezkuntza arloan, funtzio hori Eskola Publikoak betetzen du, denona eta denontzat dena; zerbitzu publiko doakoa eta unibertsala eskaintzen duen eskola eta gizartearekin duen konpromisoa betetzen duena bere gelak bereizketarik gabe betez eta aberastuz. Berritzailea den eskola, herri honen ikasle kopuru handiena euskalduntzen duena, inklusiboa eta laikoa, eta ikasteko aukera berdinak bermatzen dituena, ikasleen maila soziala edozein dela ere. Aniztasunean aberatsa den eskola, umeak «bezero» bihurtu gabe.

Sinistu egiten dugu hezkuntza publikoaren balioan, kalitatean oinarritutako eta hezkidetzari lotutakoan, jatorrizko ezberdintasunak berdintzen eta ikasle guztien hezkuntza integrala eta gizarte-kohesioa bermatzen dituen horretan. Sinistu egiten dugu egunez egun atsedenik gabe lan egiten duten Euskal Eskola Publikoko irakasle eta langileengan, gure seme-alabek hezkuntza laikoa eta euskalduna izan dezaten. Sinistu egiten dugu gure jendartea integratzeko eta euskalduntzeko ezinbesteko elementu gisa haren aldeko apustua egiten duten familia guztiengan.

Horregatik guztiagatik, Euskal Eskola Publikoarekiko gure harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu nahi dugu, herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure haur guztientzat aukera-berdintasunaren aldeko apustua eginez.

Etorkizunari begira, eta gure hizkuntzaren biziraupenaren eta gizarte-kohesioaren helburu bikoitzarekin, Eskola Publikoa bultzatu, lagundu, hobetu eta zaindu behar dugu, bertan baitago jokoan euskararen eta bizikidetzaren etorkizuna. Denok eskola publikora, gure eskola, herriaren eskola.

Articles
Jonathan Martínez
23/02/2020
Eneritz Otamendi eta Mirene Begiristain
23/02/2020
Iñaki Egaña
22/02/2020
Alizia Iribarren eta Mertxe Mugika
22/02/2020
Letters
Iñaki Revuelta Lertxundi | Cantante
20/02/2020
Xabier Rodríguez y Nicolás Xamardo
19/02/2020
Manu Ballesteros
19/02/2020
Iraitz Lazkano Garitaonandia | Elgetako alkatea
18/02/2020
Latest posts
Koldo Campos
23/02/2020
Joseba Iturria
15/02/2020
Fito Rodriguez
11/02/2020