Josu Naberan
Idazlea

Euskararen jatorria ez da, honezkero, «misterio»

Beraz, Iberoen hizkuntzari («iberierari») dagokionean, ez da «kanpotik etorria», baizik eta bertoko Akitanian sortua, euskeraren ahizpa bikia.

Hitz egin ahal izan eban lehen giza espezieak hitz xumeak ahoskatu zituen, derrigorrez. Silaba-bakarrak ahoskatzen zituen, hainbat zeinuz, aurpegi keinuz, ahozko hotsez eta eskuen mugimendu anitzez lagunduta: hizkera xumea bezain adierazkorra.
    
Ezin izan bestela Mendebal Europa hüntan hitz egin zuen lehen euskaldunak ere, duela -150.000 urte (-120.000 gutxienik). Garai artako lehen hitzok gure Euskerak kontserbatu ditu bere hizkuntza-memorian, gaurdaino. Miraria dirudi, baina hala da; aitzineuskera egin zutenak sonema bokalezko hauek erabili zituzten: «ha, eh, hi, oh, hu», baita hitz-hots txistukari hauek: «ish/zi (izan); shi/zi (ibai, itsaso); shu/su (sua)», gehi bertze 30 monosilabazko, euskal lexikoan isolatu ahal izan ditudanak. Horien artean, kontsonantezko erroak. (Erro guzti hauek nazioarteko  Academia.edu digitalean esekita datza, «neandertalaren hizkera» epigrafean)
    
Beraz, orain badakigu zein den euskeraren lehen hizkuntza («aitzineuskera») eta data: duela -150.000 urte inguru, edota gutxienik -120.000 urte. Eta hiztunak, jakina, garai hartan gure parajean bizi ziren lehen euskaldunak: H. Neandertal eta honen arbaso den H. Heidelberg delakoak. Deitura horiek «artifizialak» baino ez dira, gizaki horien hezurrak aurkitu dituzten aztarnategien leku-izenak, besterik ez.
    
Askoz geroago(-45.000 urte inguru) “Sapiens-Sapiens” deritzan gizakia iritsi zen Mendebal Europa honetara: «Kromañoina» delakoa. Gizaki hau, diotenez, kanpotik etorri zen, Ekialdetik eta Ipar Afrikatik azken batean, bere hizkera eztarrizkoarekin (hizkera «gutural fortis»)

Goian ikusi dugunez, lehen euskera hura ez zen inola ere eztarrizkoa, baizik bokalezkoa, kontsonantezkoa eta batik bat txistukaria eta ahosabaikoa. Hortaz, Kromañoinaren ahoskera atzerritar hura istripu larri bat izan zen jatorrizko euskerarentzat.
    
Ez dakigu hizkera eta kultura-inbasio hura bakezkoa ala gerraren bidez burutua izan zen, ez baita gelditzen gertaera horren arkeologia-arrastorik. Dakigun gauza bakarra da, ezen haien eztarrizko ahoskera, euskal fonetikaren kontrakoa izan zela, hori ziur: «kar, ker, kir, kor, kur», hizkuntzalariek «CVC» (kontsonante-bokal-kontsonante) deritzotena. Zer gertatu zen orduan, fonetikari dagokionean?

Gertaera haren aurrean, euskararen sen fonetikoak, astiro-astiro ziurrenik, bere lehenera jo zuen: «K» bortitza «G» bihurtu zuen (Kara/Gara), eta hortik «H» hasperenera, baita «J» xuabera, eta «B» ahoskerara.
    
Askoz geroago, gure amamek, Würm glaziare-tarteko epelaldi batean, Solutre aldian (-18.000 urte) hizkera bisilabazkoa eraiki zuten. Hots, lehen euskera «modernoa», gaur egun egiten duguna: abo, abian, buru/boro, sara, azua, agerre, herio, zitu (janaria) eta abar. Hainbat erro bisilabazko ditugu gure hizkuntzan: garai hartako jatorrizkoak (670 erro), gehi horien eratorri neolitikoak (beste 375 inguru): guztira 1.050 erro bisilabiko.
    
Hizkera bisilabikoarekin «iberiera» sortu zen, eta ordudanik euskera-iberiera hizkuntza berbera izen zen 10.000 urte luzez, laborantzaren asmakuntza iritsi zen arte. Orduan, populu nomada hura egonkortu egin zen: leinu batzuk berton gelditu ziren, Akitania zabalean (Périgord, Gaskoina-Bordele, Kantauri, Errioxa, Soria, Aragoe…) eta gainerakoek Levante aldera jo zuten lehenbizi, eta Iberia osora gero (Portugal eta Galiza barne).
    
Beraz, Iberoen hizkuntzari («iberierari») dagokionean, ez da «kanpotik etorria», baizik eta bertoko Akitanian sortua, euskeraren ahizpa bikia. Gero, dakigunez, iberiera idatzia duela 2.000 urte desagertu zen, latin idatziak ordeztuta. Ahozko iberiera, aldiz, hizkuntza «erromantzeetan» datza: gaztelera, katalana, gaskoinera, asturiera, aragoiera, etab. Hizkuntza horiexetan datza ahozko iberiera. Hots, dialekto iberikoak dira. Hizkuntzoi «erromantze» deitzea okerki, funts gabeko aurreiritzi batetik dator: latinetik datozela pentsatzetik. Baina ez da hala, Carme G. Huertas hizkuntzalari mallorcarrak argi eta garbi demostratu duenez: «Nun venims dins latinà» (No venimos del latín)
    
Euskaldunontzat garrantzitsua dena zera da: aipatu hizkuntza bisilabazkoa lehen euskera silaba-bakarrean oinarritu zutela -18.000 urte horietan. Hots, H.Heidelberg/Neandertalaren 30 erroetan oinarrituta dago, salbu eta Kromañoinaren 6 erro eztarrizko. Beraz, gure euskera ez dator gehienbat «Sapiens-Sapiens» Kromaiñoinetik, baizik eta aurrekoetatik.
    
Egiatan, gaur egun asko gehiago dakigu Neandertal gizakiaz, beste ezeinetaz baino, hala haren mitoei nahiz ohiturei buruz. Gainera jakina da S.Sapiens eta S.Neandertal gizakiek hibridatu egin zirela munduan zehar (hemen Aux eta Dax inguruan, zehazki) eta guk gizaki bion geneak daramatzagula paraje honetan (ezen ez Afrikan-eta, adibidez)
    
Erraz esan ohi da, lar dan beste erraz, «Neandertala desagertu» egin zela, duela ez dakit zenbat urte, baina horri buruz gero eta zalantza gehiago dago antropologoen artean, bai datari, baita zergatiari buruz. Ziur dakiguna zera da: paraje hauetan gure lehengusuaren hileta-zeremoniak luzari iraun dutela oraintsura arte.
    
Adibidez, oraintsu Baztanen aurkitu duten «Loizuko Gizakia» (-11.700) Neandertalaren erritoen arabera hilobiratu zuten, gorpua okre kolorez margoztuta; eta are oraintsuago (-5.000) Iberiarik Menorcako uhartera joandako jendeak Neandertalaren erritoen arabera hilobiratzen zituen bere defuntuak: buruko ilajea okre kolorez margotuta. Izan ere, Gure lehengusu neandertalak okre kolorea erabili ohi zuen bere defuntuak hilobiratzeko, kolore okreak esperantza irudikatzen zuelako.
    
Hortxe geratzen da, bada, azalduta euskeraren eta euskal kulturaren jatorria eta garapena. Egungo euskaldunok ez dakiguna, inongo Akademiatan ez digutelako irakatsi.

Search