Asier Ventimiglia
Soziologoa

Ezin dugu Mendebaldeko Sahara ahaztu

Europari dagokionez, egungo gobernuek ez dute zerikusirik izan nahi Afrikako herri honen kausarekin, nahiz eta alderdi eta mugimendu internazionalista askok Mendebaldeko Sahararen borrokarekin bat egiten dutenik

Dagoeneko berrogeita bost urte pasa dira Marokoko Erresumak eta Mauritaniak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa okupatu zutenik. Gaur egun, Mauritaniako tropak okupazioa utzi izan arren 1979ko bake akordioaren ondorioz, Marokoko armadak oraindik saharauien giza eskubideak urratzen ari da, Saharako Errepublika eta baterako herritarren askatasuna egunero kolpatzen, naiz eta Nazio Batuen Erakundeak 1991. urtean eragindako misio ofiziala.

Hala ere, MINURSO (Mission des Nations Unies pour l’Organisation d’un Référendum au Sahara Occidental, euskaraz: Mendebaldeko Sahararen erreferendumerako Nazio Batuen misioa) ez ditu ondorio onuragarriak erakarri Saharako herritarrentzat –nahiz eta 1992. urtean erreferendum lortu izan arren (non Marokoko erregeak tranpak egin zituen marokoei boto eskubidea emanaz saharauiarrak irabaz ez zezaten, erreferendumaren emaitzak bertan behera utziz)–. Noski, konfliktoaren atzetik Mohamed VI.ren erresumak Europar Batasunarekin interes ekonomikoak ditu, beraz Nazio Batuen doble moralak betiko jarrera pasiboari ekiten dio, noizbehinka erresoluzio bat ateraz “paripé”-tzat jokatzen. Gainera, Francoren bizitzaren azken hilabeteetan Madrilgo Akordioa sinatu izan arren –non Estatu espainolak Mendebaldeko Sahara Marokori oparitu zion-, Nazioarteko Justizia Auzitegiak 1975. urteko akordio hori bertan behera utzi eta Mendebaldeko Sahara “espainiar kolonia” zela berridatzi zuten, kolonialismoaren oinarriak defendatuz eta saharauien askapenerako oihuak mespretxatuz. Hala ere, auzitegiaren sententzia ez zuen inongo ondoriorik Marokoren okupazio prozesuan, eta Estatu espainolaren egoera politiko eta soziala ikusita, bi erresumek entzungor egin zuten.

Konfliktoa konpontzeko nahitaezko ezintasunaren aparte, Errepublikaren herritarrok defentsa armatura ekitea erabaki zuten, kontra-boterearen bitartez indar okupatzaileak lurraldetik botatzeko. Fronte Polisarioak hainbat herri askatzea lortu zuen 1991. urtean su etena bilakatu zen arte, “erreferenduma” lortu zutenean.

Europari dagokionez, egungo gobernuek ez dute zerikusirik izan nahi Afrikako herri honen kausarekin, nahiz eta alderdi eta mugimendu internazionalista askok Mendebaldeko Sahararen borrokarekin bat egiten dutenik. Errudunak nortzuk diren badakigu, eta horietako askok Estatu espainolean daude (Felipe Gonzálezen traizioa ez du inork ahaztuko) baina inork ez du ezta ere barkamena eskatu nahi, ezta Europar Batasunaren konplizitatea ere; izan ere 1986. urtean Agiri Bakuna sinatu ondoren eta Estatu-partaideek EBren partaide ez ziren mugakide Estatuekin merkatua ireki zutenean, Estatu espainolak, neoliberalismoaren oinarriak defendatuz, Marokorekin kidetasun handia finkatu zuen, Europar Batasunak isilpean Mendebaldeko Sahararen baliabideak espoliatzeko baimena ematen Marokoko Erresumari eta ondorioz saharauien eskubideen kontra jotzeko askatasun guztia legitimatzen.

Berrogeita bost urte ondoren, noizbait Errepublika aske batean bizitzeko itxaropena ez dute galdu saharauiek, eta herri okupatuekin separatzen dien 2000km-ko horma hausteko indarrez beteta daude. Errefuxiatu askok egunero mugitzen ari dira Tindoufeko kanpamenduetara hornikuntzak iris daitezen, baina internazionalki laguntza eta baliabide gehiago behar dituzte, nahiz eta Cubak eta Venezuelak laguntza humanitarioa eraman izan arren (noski, botere faktikoen menpe dauden komunikazio medio askok ezin dute honi buruz hitz egin, manipulazio-alienazioa mantendu behar dute eta!).

Internazionalistak garen guztiok saharauiekin eguneroko elkartasuna bermatu behar dugu, haien kausa gurea ere baita, eta biok inperio/nazio-faltsu usteletatik independentzia lortzea dugu helburu, hurrengo belaunaldiek nazio askeetan bizi izan dezatela inongo inposizio, monarkia ezta kultur zapalketarik gabe.

Atzo, gaur eta beti: Sahara askatu!

Search