Eneko Etxeberria Bereziartua
Gipuzkoako Ur Kontsortzioko lehendakaria

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa: uraren prezioa 2014. urtean

«Lehen sektoreari begira, Kontsortzioak nekazari eta abeltzainei keinu txiki bat egin die, hortaz, kontsumoaren baitan, erabiltzaileetako batzuek beren faktura jaitsita ikusiko dute.»

Azken hilabete hauetan uraren prezioari buruzko gaiak eta bere kudeaketa modeloa modan daude… Alde batetik (egoera ekonomikoaren ondorioz) etxeko ekonomiari doazkion hainbat alderdiri buruz erabiltzaileei entzuten zaizkien kexuak (egindako edo aurreikusitako) uraren zerbitzuari doazkion tarifen igoerengatik. Bestalde, alderdi filosofikoak ditugu, ideologikoak edo nahi den bezala deiturikoak, ur-horniduraren zerbitzua pribatu bihurtzeko arriskuari buruzkoak, horrek, pribatizazioaren aurkako aldarrikapenen aurrean daudenek diotenez –ni horien artean nago–, zerbitzua txartzea eta tarifak igotzea ekarriko duelako.


Artikulu honetan ez dut eztabaidatuko uraren zerbitzuak esku pribatuetan egon behar duen edo kudeaketa publikoa izan behar duen. Gai hau beste baterako izango da, eta 2014. ekitaldiko prezioetan zentratuko naiz.


Orain dela gutxi, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Batzar Nagusiak (Kontsortzioa Deba, Urola eta Oria ibaien arroetako 72 udalerriek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatutako erakundea da) 2014. urtean Ur Hornidura zerbitzuari eta Hondakin Uren Arazketari aplikatuko zaizkien prezioak onartu ditu.


Altako Zerbitzuak (Urtegietan biltegiratzea, Uraren Arazketa eta Hondakin Uren Arazketa) bakarrik ematen diren udalerrietan Bajako Zerbitzua (ur banaketa eta estolderia) udalen eskuetan geratzen denean, onartutako gehikuntza metro kubikoko 0,0094 da.


Bestalde, Uraren Ziklo Osoaren Zerbitzua Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ematen duen udalerrietan (kontsortziatutako udalen %65), etxebizitza arrunt batean, prezioaren gehikuntza,  hileko 0,15 eta 0,20 artekoa izango da.


Kontuan hartuz uraren kontsumoa jaisten doala (2012 eta 2013 artean gutxi gorabehera %4) Gipuzkoako Ur Kontsortzioak prezio-igoeran neurritasunaren apustua egin du kontsumoaren murrizketa kostuen gehikuntzan neurritasunez berdintzeko asmoz eta eraginkortasuna ahal den neurrian gehituz. Gainera, prezioari eusteko apustuan, eta gure familien zati garrantzitsu bat pasatzen ari den zailtasunak ikusita, gizarte-bazterketa arriskuan daudela-eta uraren fakturei aurre egin ezin dioten pertsonentzat laguntza bat sortu dugu.


Lehen sektoreari begira, Kontsortzioak nekazari eta abeltzainei keinu txiki bat egin die, hortaz, kontsumoaren baitan, erabiltzaileetako batzuek beren faktura jaitsita ikusiko dute.


Azkenik, eta 2014 ekitaldiari begira berritasun bezala, eta aurrezkia, zentzuzko erabilera, ingurugiroarekiko errespetua ahal bada gehiago sustatu asmoz eta ordaindu behar den azkeneko prezioarekin orekatuagoak izatearren, horrela nahi duten udalerrietan, uraren prezioa pertsona bakoitzaren kontsumoaren arabera ezartzen ari gara. Modu berri hau, gainera zuzenagoa da pertsona gehien erroldatuta dauden etxebizitzen mesedegarri baita, bakarrik edo beste batekin bizi diren pertsonen kontsumoa gutxitzen laguntzen baitu, batez besteko kontsumoaren azpitik mantentzea lortzen ez badute.


Finean, tarifak ekonomiaren ikuspuntutik zuzenagoak dira eta ondasun hain delikatua eta urria den uraren aurrezkia eta zentzuzko erabilera gehiago sustatzen dute.

Search