José Antonio Chavarri Martínez, Ricardo Aguirre San Pedro eta Enrique Larrea Irazabal
Arabako Herri Apaiz Taldea-ren izenean

Herri apaizak datozen hauteskundeen aurrean

Datozen udal eta foru hauteskundeek garrantzia handia dutela uste. Izan ere une egokia izan daiteke aurrera pausu nahiak adierazteko hainbat arlotan: besteak beste, kultura, ekologia, nekazal politika eta gizarte beharrei erantzun tinkoa emateko lurralde honetan.

Hori dela eta, Arabako Herri Apaiz gisa, geure gogoetak egin ondoren, eta gure irizpide eta hautapen ebanjelikoetan oinarrituta, baita gure eskarmentu eta ekintza pastoraletan ere, adierazi nahi dugu zeintzuk izan behar diren kontuan hartu beharreko arloak bai hauteskundeetan bai hautagaiak aukeratzekoan:

– Premiazko programak eta eraginkorrak aurkeztu erantzun  eta laguntza egokia emateko langabezian, pobrezian edota zorrengatik, etxegabetua izanagatik, errenta baxuengatik... prekaritatean bizi direnei .

– Nekazal eremuan zerbitzu duinak bermatu (ikastolak, helduak, sendagilea, teknologia berriak, aisia, kultura...).

– Arreta berezia jarri etorkinei integrazio eta elkarbizitzarako programak eskainiz.

– Ingurunea babestu hainbat eta hainbat mehatxuren aurrean: fracking-a, uraren kudeaketa desegokia, baliabide kimikoen erabilera, tentsio handiko argindar-bideak.

– Auzoarena balioetsi guztien onerako eta elkarbizitza sustetzeko bidea izan dadin eta euskararen erabilera laguntzea.

– Herri txikienetan arreta berezia ipini (Arabako herrietatik %70-ek 30 biztanle ere ez ditu); Hala izanik, beharrezkoa litzateke bertan lan egiten jarraitzeko laguntzak eta baliabideak eskaintzea, bereziki gazteentzat.

 – Baliabideak sortu edota sustatu jendeak partehartze eraginkorra izan dezan, betiere udal eta foru erakundeen behatze lanarekin.

– Nekazal jarduerak, orohar, eta abeltzaintzakoak, bereziki, aintzat hartu; izan ere, ekonomia, gizarte, kultura eta ekologia arloan daukan garrantzia sektore honek bakarrik aitortuko zaio, haren produktuak merkaturatzen diren heinean.

– Oinarrian planteamendu eta ikuspegi berriztatzaileak izan, eta ez mugatu dena beharrezkoak bai, baina nahikoak ez diren teknologia-aurrerapenetara.  

– Lanbide berriak, eta enplegu eta lan-mota desberdinak sortu, horretan, foru eta udal erakundeek  baliabide egoki eta eraginkorrak erabiltzen jakin  beharko dutelarik.

Gure aldetik, nekazal herrietan bizi direnen artean lan egiten dugunok, geure konpromisua zerbitzua eta elkarlana eskaini nahi dugu haien alde, bizi-kalitate eta elkarbizitza hobea izan dezaten, guztien ona eta munduko herri guztientzako, -bereziki behar handienak dituztenentzako- elkartasuna bilatu nahian.

(*) Alegria-Dulantziko, Respaldizako eta  Lantziegoko parrokietakoak.

Search