Fernando Prado Ayuso
Donostiako gotzaina

Hondar-ale bat, on mendia

Badakigu Mendebaldeko eta Europako testuinguruan bizi garela, ongizate-maila handiko herrialde garatu batean. Gipuzkoan ditugun enplegu, oparotasun eta zerbitzuen indizeek egoera horren berri ematen digute. Munduko beste leku batzuekin alderatuz gero (baita estatu mailan ere), ezin dugu esan zorionekoak garela baizik. Dena den, badakigu gauza asko daudela egiteko.

Guztiok ezagutzen ditugu, hainbat arrazoirengatik, beharra benetakoa den pertsona edo familien egoera zail eta korapilatsuak. Gipuzkoan ere bada pobreziak, bazterkeriak eta beste premia askok eragindako jendea. Baina aitortu beharra dago ere, gure zergei, eta askoren elkartasunari esker, familia eta pertsona askoren egoera leundu dezakegula. Kaudimendun, eta ezagunak diren Elizaren erakundeak, adibidez, Caritas Gipuzkoa, eta herritarren beste ekimen pribatu batzuk, bai erlijiosoek eta bai laikoak, hainbat pertsonen egoera hobetzeko lanean konprometituta daude.

Nire lan-pastorala hasi nuen egunean, Gipuzkoako gizarte osoaren ongia bilatzeko, erakundeekin lan egiteko konpromisoa hartu nuen. Nire elkarlanerako nahia, eta horrekin batera, elizbarrutiko Eliza osoarena, tinkoa eta argia da. Gotzaindegiak, bilera ezberdinak ospatu ditu eragile politiko, instituzional, enpresarial eta sozialekin, ahalik eta gehien laguntzeko, eta gure gizartearen ondasun amankomun horretan, eta, ahal den neurrian, behar gehien dutenen gizarte-baldintzak hobetzen laguntzeko. Herritarrek gero eta ezagunagoak dituzte gure proiektu sozial eta kultural ugariak, guztion onerako, ekarpen erabakigarria dira. Emaitza asko lortzen ari gara, eta etorkizun hurbilean, are handiagoa izatea espero dugu.

Hilabete hauetan, zergadun guztioi dagokigu gure zergen bidez gizarte-zerbitzuei eta guztion ongizateari eusten laguntzen dion Errenta-Aitorpenari aurre egitea. Jakina den bezala, Errenta-Aitorpenak aukera ematen digu Elizaren jarduera askoren garapenean, ekintza erraz bati esker, zuzen-zuzenean laguntzeko; Elizaren laukitxoan, «X» jartzea. «X» hori aukeratzeak, Elizak, gure laguntza behar duten pertsona «askoren alde» egitea esan nahi du, altxa eta gizarteratu daitezen, guztia, gizarte justuago, askeago eta solidarioago baten bidean. Laukitxo horren aldeko apustu hori egitea ez zaigu batere kostatzen. «X» aukeratzeagatik, ez digute zerga gehiago kobratzen, ez eta gutxiago itzultzen ere. Hala ere, on handia egiten duen jokabide erabakigarria da oso.

Jarrera horrek naturala izan behar luke, fedea ospatzera, bizitza kristau elkartearekin partekatzera, eta mezuaren helaraztearen alderdi ezberdinetan, sakramentuen ospakizunean edo karitatearen adierazpenean, elizatara, normalki edo unean-unean eta noizean behin hurbiltzen diren katolikoentzat. Garrantzitsua da oso, inprimakiak betetzerakoan adi egotea, edo inprimakiak betetzen laguntzen digutenak, gure borondatea zein den adieraztea ez ahaztea.

Gipuzkoa, beste probintzia batzuekin alderatuta, Elizari egiten dion ekarpenean zerrendako azken lekuan zegoela (zergadunen proportzioan) jakin nuenean, zerbait ez zegoela ondo, eta egoera horri buelta ematen saiatu behar zitzaiola pentsatu nuen. Izan ere, datu hori ez baitator bat gure herritarren izaera, eskuzabaltasun, elkartasun, eta konpromisoarekin. Nire egunerokotasunean, milaka jarreretan ikusi eta egiaztatzen dut hori hainbat pertsona atsegin, abegikor, ulerkor, eskuzabal topatzen ditudan bakoitzean, eta, batez ere, eskertuak, Elizak, gure gizartean egiten duen on guztiarengatik.

Horregatik, herritar guztiei gonbidapen erraz hori egitea gonbidatu nahi ditut euren Errenta Aitorpenean, Elizaren laukian, «X» jarri dezaten, eta baita beste helburu sozial batzuetara bideratuko den laukia ere. Elizaren laukitxoa aukeratuz, PFEZaren kuota osoaren %0,7a bideratu dezakegu. Horrez gain, «beste helburu sozial batzuk» aukeratuz gero ere, gure zergekin lortuko dugun laguntza, %1,4ra igoko da. Hau da gure zergen jomugaren norabidea erabaki dezakegun gauza bakanetarikoa. Jarrera pertsonal hau, beste askorenarekin bat eginez, hondar ale txiki bat ongiaren mendi bihurtu daiteke.

Baina ez da soilik katolikoentzako gonbidapena. Biziki eskertzen diet, espresuki, katolikoak ez diren hainbati, edo praktikante ez direnei, lauki hau eskuzabaltasunez aukeratzea. Elizak gizartearen eta herritar guztien ondasun amankomunaren alde egiten duen lana aitortzea esan nahi du horrek; izan ere, hainbat pastoral, kultura eta gizarte proiektutan islatzen da beharrean daudenei laguntzearen alderdi hori. Eskerrik asko, bihotzez, on guzti honekin bat egiteagatik.

Search