Abeslaria
Koronabirusa eta Iruña Veleia

Eta Iruña Veleiako aferarekin, gaia guztiz desberdina bada ere, antzeko portaera egin izan beharko lukete; batzuek eta besteek, hemengoek eta hangoek, ikerketa sakonean aritu eta ondorioak atera

27/07/2020

Koronabirusaren auzi hau, inork ez du argitzen, eta dirudienez, ezta argituko ere. Hartu dira neurriak bai, baina ezer ez dago argi, eta dakitenek edota jakin behar luketenek ez dakite adierazten edota bere ezjakintasunaren egiak jakanarazi nahi dizkigute. Eta hala gaude, ziurgabetasunak sortzen digun zalantzapean, esaten digutenarekin konforme izan ala ez izan, esaten digutena betetzen; horixe delakoan gizakion erantzukizun bakarra.

Gogoan dut pandemia hau Txinatik zebilenean baina gure lurralde hauetara oraindik heltzeko zegoenean, Gorbeiarantzko paseoaldi baten, bere burua ateotzat edo sinesgabetzat  duen eta zientziaren balioaz bakarrik sinesten duen mediku lagun batekin hizketan gindoazela, hara, bromaz non niotson: hau lurtarretatik at legokeen jainkotiar zigorra izan daiteke; eta bere erantzuna: «ez ezazu izan zalantzarik inork ez dakien eta jakingo ez duen halako zerbaiten aurrean gaudela».

Hemengo eta hango zientzialariek txertoaren bila ari direla dirudi, zeren, beste inork gabe, zientziak argitu beharko duen gaia dugu honako hau, eta halaxe egiaztatu beharko dute bataren eta bestearen ikerkuntzan zein den baliagarria. Ziur, azterketa guztien ondoren, erantzun eta ondorio argi batera helduko direla. Beharko!  

Koronabirusa, gauza zahar berria dugu, zaharra, historian zehar lehenik ere izan direlako honen antzeko izurriteak, berria, inork ez dakielako zein izan den beroren sorkuntzaren arrazoia eta zer egin dezakegun guztiz alboratzeko edo ezabatzeko. Beraz, hor ari dira azterketa sakonetako ikerketan.  

Eta Iruña Veleiako aferarekin, gaia guztiz desberdina bada ere, antzeko portaera egin izan beharko lukete; batzuek eta besteek, hemengoek eta hangoek, ikerketa sakonean aritu eta ondorioak atera. Dirudienez, egiatzat hartzen dutenen arabera, ez da hala egin. Sentenzia atera da, baina zalantzak oraindik ere hor diraute. Eta Koronabirusarekin gertatzen den bezalaxe, honako honetan ere, guztiok gaude hizketan, guztiok jakitunak bagina legez.
 
Nik, ez bataz ez besteaz, ezer gutxi dakidanez, nire ezjakintasunetik galderak egiten ditut eta galdera horiei adituek izan beharko liratekeenek erantzun argirik ez didatenez ematen, betiko lekuan jarraitzen dut, Descartesen pentsaeraren «zalantza metodikoan». Descartesek honako hau zioen: «zalantza da gauzak argitzeko tresnarik egokiena». Ba, halaxe gaude, ezer sinestu ezinik bageunde legez, zalantzetan.

Eta besteak beste, ostraketetan, “Descartes” agertu omen da faltsutzat dutenen iritzian, «Miskart» egiatzat dutenenean; nerau ere, bigarren hau jartzen duelakoan nago baina, zertan gaude? Uste dut metodoak huts egin duela guzti honetan, bai ikerkuntzan zein geroko justiziaren epaiketan. Eta ezeptizismoa nabari da bazterretan.

Dakiguna da, Koronabirusak kalte izugarriak egin dituela, egiten ari dela eta egingo dituela. Eta ba ote daki inork Iruña-Veleiako auzia benetan zertan den?. Zeren, iruzurra izan bada eta kalte handiak egin baditu, ez bakarrik ekonomikoak, baizik eta asmaketa eta faltsukeria guztioi helaraztea izan bada haren egitekoa eta epaileek hain argi izan balute, egoeratik alde egitearen zententzia izan delakoan nago, eta hala, bere burua errugabetzat agertzen duen Eliseo Gilek helegitea egitera doala argitu zigun.

Beraz, gai hauetaz, askok eta askok bere zalantzak izatea zilegi dakusat. Epaileen erabakiaren ondoren, leku berean jarraitzen du aferak, inor ez konforme eta auzia, hasieran bezalako lekuan eta zalantza berean. Eta inteses susmagarrien aurreiritzietan eta guztiarekiko eta guztienganako mesfidantzan gauden honetan, zehaztasun filosofiko, teologiko, ideologiko eta batez ere, erabaki politiko eta ekonomikoaren gainetik, zientziak du edo izan beharko du azken hitza, baina halako nahaspilaren aurrean, neure guztiarekiko sinesgabetasunean, Groucho Marx-ek zioena diot: «Mundua geldiarazi dezatela, ni jeistera noa-eta».

Hala ere, pentsatzea libre denez, zera ekartzen dut gogora, aintzina baten Europako zibilizazio zaharrenean, euskeraren jatorriak aztertuz eta bere erro sakonetan murgilduz, akaso beste egituraketaren bat izango zutela gure aurrekoek. Baina, hau hala balitz, beste eredu eta pentsaera baten sartuko ginateke eta utz dezagun dena dagoen lekuan, badaezpada ere, eta munduak segi dezala orain arteko bidetik. Intesen pean gauden mundu honetan, atzera begiratzeak aurrera ekiteko zerbait onik eta argi izpirik ekar ligukeela pentsatzea, denontzat ez liteke onuragarria-eta. Hau mundua hau!   

Errealitatea den bezalakoxea da eta proposamen «utopikoak» gizartea bidegurutzean eta itolarrian aurkitzean edo beste irtenbiderik ez ikustean etor litezke. Geroak esan beza, bizi dugun egoeran eta datorkigukeenaren aurrean, oraingo egituraren nolabaiteko aldaketa beharrezkotzat jotzen den.

Beraz, Iruña Veleiaren aferan ere, nahiz eta agenda akademikoak eztabaida, oraingoz, bertan-behera utzi duen,  “Cogito ergo sum”. Pentsatzen jarraitzen dugun bitartean, ezer ez dago geldi eta aurrera goaz. Ilunpetik argia erakartzea zientziari daragoio. Hala bedi! «Panta rei-».

Articles
Larraitz Ugarte
09/08/2020
Koldo Campos
09/08/2020
Iñaki Egaña
08/08/2020
Karlos Gorrindo Etxeandia
08/08/2020
Letters
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
07/08/2020
Goio González | Afiliado a CGT-LKN Nafarroa
05/08/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
05/08/2020
Jesús María Aragón Samanes | Secretario General Federal del Partido Carlista
05/08/2020
Latest posts
Fito Rodriguez
06/08/2020
Koldo Campos
04/08/2020