Luis Carrero Blanco Nuremberg-era deitua izan balitz
Carreroren ibilbide militar eta politiko hau guztia aintzat hartuz ere, ez dago jakiterik nolakoa zatekeen frankismoaren garapena bere buruzagitzapean.
Luis Carrero Blanco Santoñan jaio zen, 1904 urtean, familia militar baten baitan. Jada 1923. urtean, 20 urte zituela, Carrero Blanco «Afrikan» (orduan esan ohi zen moduan) zegoen destinaturik, itsas armadan. Eta espainiar armadaren soldatu edo ofizial izanda, Errifeko Errepublikaren kontra jo zuen, urte pare bat lehenago sortu berri zen Errepublika suntsitzeko asmoarekin, eta Errifeko «protektoradoa» berriz ezartzeko. Carrero Blanco soldaduak giro «basati» horretan hasi zuen bere karrera militarra. Hamasei urte ondoren, 1939an, Francisco Francoren laguntzaile gertuenetakoa bihurtu zen. Bien bitartean, frankisten estatu kolpea bultzatu zuen. Altxamenduak porrot egin ondoren, frankistek gerra luze bati ekin zioten, 600.000 hildako eragin zituena. Milaka zibilen heriotza eragin zuten; eta milaka boluntario idealista fusilatu zituzten.
Carrero Blancok, 1939-1973 urte bitartean frankismoak herritarren kontra egindako krimen guztiak sustatu zituen. Bere ibilbide pertsonal eta profesional osoa Espainiako armadan eman zuen, bere kultura politiko eta militarrean «afrikanista» izatearen osagaia etengabe presente egon zelarik. Baina, bere nortasuna benetan definitu zuena Franco diktadorearekiko fideltasun itsua izan zen, zeinaren itzalean 1936ko uztaileko estatu-kolpe militarraren garapenean parte hartu zuen "Sanjurjo jenerala» izeneko itsasontzi eta armadako dibisioko «Estatu Nagusiko Buru» moduan. Estatu totalitario frankistaren eraikuntzan parte hartzeagatik, diktadorearen konfiantza ekarri zion. Diktadoreak Lehendakaritzako idazkariorde izendatu zuen 1941ean, Lehendakaritzako Idazkariorde 1951n, eta Gobernuko Presidenteorde 1957an. Ardura politiko horretatik, Juan Carlos Borboia defendatu zuen Estatuko Buruzagitzako oinordeko gisa, zeinak, 1969an, Frankori eta Mugimenduaren printzipioei leialtasuna adierazi zien; 1973an Carrero Blancok berak, Gobernu lehendakari moduan, egin zuen bezala, «kaudilloari» eta berak gauzatutako ekinbide guztiei «erabateko leialtasuna» adieraziz. Carrero lehendakariorde izan zen garaian, diktadoreak behin betiko onarpena eman zion 1973an «Udaberri Planari», 1969tik aurrera Armadako informazio-zerbitzuen parte-hartzearekin, SECED-k sustatuko zuena. «Ekintza Planaren» helburu nagusia, Euskal Herriko nazio-nortasunaren zantzu oro eta bertan zeuden oposizio-mugimendu komunistak eta nazionalistak guztiak ezabatzea zen. «Plan» horren baitan oposizio-taldeen aurka ekintzak burutzeko «talde bereziak» sortzea ere jasotzen zen, «x jauna» ez da atzo goizekoa.
Carreroren ibilbide militar eta politiko hau guztia aintzat hartuz ere, ez dago jakiterik nolakoa zatekeen frankismoaren garapena bere buruzagitzapean; hau bezain zaila suertatzen da imajinatzea, 1945ean Nurembergeko prozesuetan nazien estatuaren arduradun politiko-militarrekin (kasu Hermann Göring-ekin, hau ere Estatu buruaren ondorengoa) egin zen moduan, Estatu Espainolean egin izan balitz: «Genikako», «Badajozko», «Malagako» edo Montjuïceko... prozesuek burutu izan balira. Alta, argi dugu haietako bakar batek ere ez lukeela izango haien pertsonak goraipatuko lituzketen etorbiderik, kalerik edo monumenturik eta, are gutxiago, bere ibilbide politiko eta militarra Estatuko zenbait herrialdeetan ageri den bezala: Santander, Avila, Leon, Ourense, Cáceres... «Trantsizioan», juridikoki blindatu zuten, eta ukiezin bihurtu zuten. Carrero Blanco bezalako batek ordenamendu juridikoan dituen pribilegioak, horren adibide, Francok berak 1973an emandako «Carrero Blancoren Duketza» titulu berbera duela gutxi berretsi izana. Adibide hauek, Frankismoaren inpunitatearen adibide xume batzuk besterik ez dira; frankismoa presente dago gure bizitza sozio-politiko eta ekonomikoan, frankismoa eta hauen oinordekoan garaipena begi bistan dago. Guk, 1936ko errebelio militarrak eta frankismoak eragindako errepresioaren biktimak, horrelako pertsonengandik samina eta oinazea besterik ez dugu jaso. Gure esku dago hori aldatzeko urratsekin jarraitzea.