Mayumanari boikota. Mayumana ez da ongi etorria Iruñean
Kanpaina kulturalak ez du artistarik boikotatzen israeldar izateagatik. Irizpide argiak ezartzen ditu; beraz, Mayumanaren kasuan bezala «Israel» marka irudikatzen duten artistak edo erakunde sionistetatik diru-laguntzak jasotzen dituztenei (Kultura Ministeriotik edo enbaxada israeldarretik, adibidez) soilik zuzentzen zaie boikota. Mayumana da, hain zuzen, Estatu horren enbaxaden web-orrietan aipatutako erreferente artistikoetako bat.
Mayumana dantza taldeak azaroaren 3tik 5era Iruñara egingo duen bisitaren aurrean, Internazionalistak Auzolanean taldetik adierazi nahi dugu talde horrek Israelgo aurpegi adeitsu bezala funtzionatzen duela, herri palestinarraren kontra egunero egiten den estatu-bidegabekeria zuritu nahian. Israeli laguntzen dio herri «arrunt», gazte, dinamiko, dibertigarri, atsegin, kulturaniztun… bezala agertzeko munduaren aurrean, nazioarteko legezkotasuna eta populazio palestinarraren eskubideak zapaltzen jarraitzen duen bitartean. Nahiz eta taldea apolitikotzat eta kulturartekotzat azaltzen den, Mayumanak Israelgo Estatuaren politika genozidaren aurrean isiltasun konplizeari eusten dio, pribilegio garrantzitsuez gozatzen duen aldi berean.
Mayumanaren egoitza Jaffako artisten auzoan dago; 1948an (Israelgo Estatua sortu zenean) 70.000 biztanle zituen, gehienak arabiar-palestinarrak. Gaur nekez daude 15.000 palestinar eta diskriminazio jarraituaren mendean daude: pobrezia kronikoa, uraren eta lurren lapurretak, hilketak, kartzelatzeak eta herritartasun eta giza eskubideetako bortxaketak.
Alde zaharreko sarreran hain zuzen ere, Mayumanaren lokalaren ondoan, taula turistiko batzuek Jaffaren historia azaltzen dute, jakinguraz, mende askotako presentzia palestinarra aipatu ere egin gabe. Inbasioa eta 1948. urtearen ondorengo arpilatzea, hiria «askatzea» bezala interpretatzen dituzte. Amnesia berberak jota dago Jaffako Historia Museoa ere.
Gobernu israeldarrak dirua inbertitzen du Mayumana eta beste kultur talde batzuk laguntzeko, hauek Israelen irudi biguna proiektatzen dutelako. Gai honek balio du nazioarteko iritzi publikoaren arreta apartheid sionistan oinarritutako proiektu kriminaletik desbideratzeko.
Internazionalistak Auzolanean-ek informatu nahi du Iruñeko herritarrak ikuskizun honetarako sarrerak erosteko errenkadan jartzen diren bitartean, populazio palestinarra, kontroletan edo «check-point»-etan ilara amaiezinetan egonen dela, non trufatua eta egunero umiliatua izaten den, eragozpen mota guztiak jasanez eta lekualdatzerik txikienenak kalbario amaiezin bihurtuta.
Adierazpen artistikoak: musika, antzerkia, zinema, dantzak... ez dira «kultura» soilik. Artea zerbait neutroa, purua, ia “birjinala” dela, eta edozein zeinu politikotik kanpo mantendu behar dela sinestea gezur galanta da. Hedatua dagoen ikuskera hau dutenei, ezarritako botereen aldetik askotan adierazpen artistikoen erabilera propagandistiko eta manipulatzaileaz konturatzea (kiroletako gertaeretan bezala) galarazten die horrela pentsatzeak. Israelgo Estatua ez da salbuespena zentzu honetan. Artea estrategia sionistaren funtsezko zutabea izan da eta izaten jarraitzen du.
BDZ Kanpaina (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) 2005ean palestinarren jendarte zibilaren barruan sortutako mugimendua da. Haren helburua Israeli presio baketsua egitea da, Estatu hori behartuta egon dadin palestinarrek askatasunean, justizian eta berdintasunean bizi ahal izateko dituzten eskubideak aitortzera.
Kanpaina kulturalak ez du artistarik boikotatzen israeldar izateagatik. Irizpide argiak ezartzen ditu; beraz, Mayumanaren kasuan bezala «Israel» marka irudikatzen duten artistak edo erakunde sionistetatik diru-laguntzak jasotzen dituztenei (Kultura Ministeriotik edo enbaxada israeldarretik, adibidez) soilik zuzentzen zaie boikota. Mayumana da, hain zuzen, Estatu horren enbaxaden web-orrietan aipatutako erreferente artistikoetako bat, «Israelgo Estatuaren eta herriaren edertasuna adierazten duena»:
http://embassies.gov.il/london/culture/IsraeliCulture/Pages/IsraeliCulture.aspx
Internazionalistak Auzolanean-etik dei hirukoitza egin nahi dugu:
-Baluarte Fundazioko arduradunek, boikot ekonomikoa, kulturala, akademikoa eta kiroletakoa egiteko kanpainaren gainean informatuak izan arren, ez dute egin kasurik eta berriro ere Estatu sionista israeldarrak bultzatutako jarduera programatu dute. Beraz, BDZ kanpaina onar dezatela eskatzen diegu, eta artistak kontratatzeko orduan kanpainak jartzen dituen irizpideak errespeta ditzatela.
-2016ko azaroan, Foru Erkidego honetako Parlamentuak boikota erabiltzeko eskubidearen aldeko atxikimendua sinatu zuen, apartheid egoerak irauten duen bitartean Palestinarekiko elkartasuna lantzeko balio duen erreminta zibila bortizgabea ulertuta. Hori kontuan harturik, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu indarrean dagoen Nazioarteko Legedia betearaz dezala, Israel Nazio Batuen 242. Erabakiari men egitera behartuz (Palestinako kolonizazio prozesua eta okupazioarekin amaitzeko), Giza Eskubideak arlo guztietan errespetaraziz eta Estatu sionistatik datozen kolaborazio-politika guztiak bertan behera utziz.
-Nafarroako herriari, kontzientzia har dezala ikuskizun honek herri palestinarraren mina estaltzeko balio duela; eta herritarrei, ez daitezela joan hura ikustera, gobernu israeldarraren “apartheideko” politika sionistaren konplize ez izateko. Desmond Tutu artzapezpiku hegoafrikarrak zioen bezala, «bidegabekeria egoeretan neutrala bazara, zapaltzailearen aldea aukeratu duzu».