Josu Naberan
Idazlea

Mundu ordenu berria: jainkoen jokoa

«Hara!» –pentsa dezakezu–. «Hemen beste konspiranoide bat». Nahiago nuke, bai, lerratze tentela edo patetikoa balitz nire aldetik. Baina ez da horrela inondik ere. Nekane Juradok dioenari darraikiot, hura hemengo ekonomista argienetariko bat dela uste baitut, eta ez, inola ere, indarrean dagoen sistemaren mertzenarioa...

Homerok, bere «Iliada» ospetsuan idatzita utzi zuenez, jainkoek modu aktiboan parte hartzen zuten Ilion-Troiaren aurkako gerra hartan. Ilion (ili-on, «hirigunea») Europako zibilizazio indigenak jasan zuen lehen erasoa izan zen indoeuroparren eskutik. Azkena berton: Nafarroako Erresumaren konkistan 1512an.

Ez dakit Homerok zein punturaino sinesten zuen jainko greziar haiengan, beti elkarrekin liskarretan, baina kontua da Antzinako Europara Ordenu Berria ekarri zutela eta orain haiek agintzen dutela. Egungo pandemiarekin baliatuta jokatzen dabiltzan jainkoak ere, «Mundu Ordenu Berria» ezarri gura digutenak, Homeroren jainkoak bezain ustelak azpizapoak eta maltzurrak dira. Gaurkoak, berriz, ordukoak baino eskala jasoago eta sakonagoan; horrexegatik deritze plutokraten «Estatu Sakona» (supranational deep state).

Bada, «normaltasun berria» ezarri nahi diguten gidari horiei maiatzeko euria baino hobeto etorri zaie pandemia hau. Hori dela-eta, Mundu Ordenu Berria otsoak beldurra emateko lain erakutsi digu jada muturra; gero eta ikusgarriago bihurtuz doa Ordenu horren programa politikoa. Izan ere, ia-ia lortu dute lehen helburua: populazioan izua eta panikoa eragitea, hedabide salduenen bitartez. Horren lekuko izan gara (eta jarraitzen dugu izaten) edozein telebista pizten dugun bakoitzean.

Hau da, osasun-arrazoiekin zerikusi gutxi duen etengabeko alarma horrek arrazoi politiko argiak ditu: populazio gehien-gehiena esaneko bihurtzea; jende asko, noraezean eta etsita, edozein aginduri adostasun borondatezkoa emateko prest. Hots, «adituen batzorde» erdi-anonimoei norbere eskubide-askatasunak lagatzeko prest egotea, ia-ia konturatu ere egin gabe. Orain adibidez edozein txertori; eta hurrengoan, etor daitekeen edozer gauzari.

Mundu Ordenu Berria delakoak hurrengo helburua ere lortzear du, pandemiaren izenean betiere: mugitzeko askatasuna eta batzartzekoa, kasu. Euskal Herriko herri-mugimenduek, gure indar telurikoa, argi ibiltzea daukate «aditu-komite» horietatik letorkiekeenaz (osasunaren izenean, noski)
Kontuz gero Estatuaren erlijio eta dogmen menpe erortzeaz, ia igarri gabe.

Ildo beretik, garbi-garbi hauteman daiteke azkenaurreko pausoa: gure borondatea eta askatasunak aski apalduta (apalarazita) daudelarik, populuak normaltzat har dezake salbuespen egoerari omen dagokion zaintza zibernetiko hertsia bezain ikaragarria. mundu ordenu berria delakoaren antolatzaile diren plutokratek, %bat horrek, bere esku ditu gu bakoitzaren datuak, baita intimoenak ere, erremediorik gabe. Zentzura suspertu eta areagotu da maila guztietan, internet sareko plataforma kritikoak ezabatuz eta abar.

Eta azken helburua, faxismoa, jendarte-faxismoa: aldamenekoari norberarena edo sistemak diktatzen duena inposatu nahia. Eta aldamenekoa salatzea. Atean da, beraz, aldamenekoa etsai gisa ikustea. Jainkoak adurra dariola egongo dira.

Gure gizartearen etsipena areagotu ahala, banako kritikoak gogor zigortzea etorriko da laster (castigo ejemplar); eta segidan, oraindik kritikorik balego, «herriaren etsaitzat» hartzea.

Horrela, hona hemen "Integral" aldizkariaren azken alean irakurri dudana: «jendea zurt eginda utziko duen rol-aldaketa gerta daiteke bat-batean: jendarteko sektore tradizionalek («atzerakoiak», dio) antzinako askatasunak defendatzea, eta sektore «progresistek», aldiz, sortze bidean dagoen Estatu polizialarekin bat etortzea». Horra hor Babel berria.

«Hara!» –pentsa dezakezu–. «Hemen beste konspiranoide bat». Nahiago nuke, bai, lerratze tentela edo patetikoa balitz nire aldetik. Baina ez da horrela inondik ere. Nekane Juradok dioenari darraikiot, hura hemengo ekonomista argienetariko bat dela uste baitut, eta ez, inola ere, indarrean dagoen sistemaren mertzenarioa...

Gertatzen dagoena, Nekaneren ustez, egungo kapitalismoaren ekonomia finantzarioa erabateko porrotaren atarian dagoela, eta sistemak ekonomia har reseteatu nahi duela. Izan ere elitea, edo jainkoen batzorde gorena, ez da batere tuntuna; aldiz, argi dakusa egoera: planetan ditugun baliabideak murriztuz doaz, eta populazio-tasa gehituz oro har. Zer egin? Plutokraziak, hara joateko beste planetarik ez duenez, hemengoa kontrolatzea besterik ez dauka. Mahai gainean duten aukera bat «eugenesia» da.

Ez da kontu berria populazioa murritzaraztea. Modu bat baino gehiago daukate. Bata, gaixo den jendea mehaztea: covid-19 datorkie horretarako lagun. Bestetik, jende prekarioa miserian hondoratzea; hori ere gertatzen ari da, bai pandemiaren ondoren datorren krisi larrian, hala nola, klima-aldaketaren kariaz Hegoako migrari-multzo izutuen tragedian. Horrek guztiak subertsio eragin ez dezan, jende menekoa eta ongi lotua behar du «2.0 autoritarismoak».

Eta horrek huts egingo balie, gizakiongan transgenia-esperimentuak egitera dedikatzen den laborategi mordoxka ari da, hurrengo erasoetarako prestatzen, nonbait. Justizia Jauregietan justiziak funtzionatuko balu, halako jendaila bioterrorismotzat jo eta epaitu beharko luke, giza-trasgeniako esperimentuok, gizakion ADNa alda dezaketelako erraz asko. Hortaz, «trans-humanismoa» edota «giza-robotizazioa» dira orain modan dauden hitzak. Eta zientzia hori 2.0-autoritarismoaren esku egonik...

Honen guztiaren aurrean, azken galdera. Erabakigarria. Orain arte gizakia ez da makurtu izan bere borondatez esklabu izatera. Ez du egin aurresku jainkoen aurrean. Egia esan, ez du oraingo honetan bezalako eraso sofistikaturik jasan. Baina ez gaitezen kikildu: txapeltzio, mizelio, batzarre! Haiek ala gu. Ez dago txepelkerietan ibiltzerik.

Search