Angel Irigoras

¡No pasarán!

Orain 81 urteko esaldi hauek, ematen du, ez dutela galdu beraien indarra, begiratu besterik ez dago azkenaldian nazionalak hartutako erabakia estatu kolpea emateko Katalunian. Altxa gaitezen faxismoaren aurka, kalera atera gaitezen katalanekin bat.

1936ko azaroan faxistak Madril konkistatzen saiatu ziren, baina errepublikarren erresistentziak atzera egitera behartu zituzten. Garai hartan egin zen, ¡No pasaran!, oihua ezagunagoa; harrezkero Madrildar guztien, errepublikarren eta antifaxisten aldarri bilakatu zena.

«¡No pasarán! El fascismo quiere conquistar Madrid (Catalunya), Madrid (Catalunya) será la tumba del fascismo». Honela omen zioten, orain 80 urte, pankarta batean Madrilgo demokratak faxismoaren kontrako borrokan… gerora, ez zuten, ez dugu lortu faxismoa geldiaraztea… pankarta hura defendatzen zuten askoren ondorengoek, beraien alderdien siglen jabe egin ziren haiek «demócratas de toda la vida»koekin, Frankok utzitako ondorengoarekin, erregearekin, bat egin zuten… eurokomunista egin ziren; «demócratas parlamentarios monárquicos» bihurtu ziren; OTAN, GAL, restrukturazioak, lan erreforma-prekarietatea, etxe desjabetzeak, miseria gehienontzat, aberastasuna gutxi batzuentzat… Non ote dira espainiar errepublikar haien jarraitzaile idealistak. Nik esango nuke, 80 urte geroago, Mola jeneralarekin bat egiten dutela gaur ere, espainol nazionalistek –nacionales– bai ezker edo eskuineko Espainol nazionalek.  Orduan ere orain independentistei bezalaxe Espainol nazionalak, nazionalismo ez espainolei izugarrizko gorrotoa zioten: «Los separatistas saben bien que ni la transacción ni la convivencia son posibles entre ellos y nosotros, ni les admitiremos en nuestra sociedad. Al obrero marxista, alucinado por las soflamas demagógicas, le ofrecemos el perdón. Las perversiones mentales pueden tener corrección y remedio, pero ante el nacionalismo separatista somos intransigentes. El separatismo no es una simple perversión ideológica, el nacionalismo es una perversión substantiva, ética y sentimental… Ahora no hay mas verdad que la nuestra, y en esta verdad, única y rígida, restaurada al precio de la sangre y el heroísmo, no pueden profesar los separatistas vascos (Catalanes); porque llevan en el alma otra distinta que choca con la nuestra».

«Al engañado, al obrero resentido, le guardaremos un puesto en la España Nueva. Porque las ideas torcidas pueden desarraigarse por la persuasión. Pero al separatismo no podemos ofrecerle asilo ni perdón. Porque el separatismo no es solo sectario, es también sentimental. Y si las ideas pueden corregirse por la persuasión, los sentimientos en cambio, no admiten mas correctivo que el fuego purificador…». Orain 81 urteko esaldi hauek, ematen du, ez dutela galdu beraien indarra, begiratu besterik ez dago azkenaldian nazionalak hartutako erabakia estatu kolpea emateko Katalunian. Altxa gaitezen faxismoaren aurka, kalera atera gaitezen katalanekin bat, ez badugu nahi berriro radio Paris, radio Pirenaika... entzun beharra izatea. Faxismoari Stop. Ez dira pasako! Zapatuan, irailak 30, Gure Esku Dago kamiseta jantzita, denok Bilbora.                                    

Search