Miren Exposito Llaguno

Osasuna non geratu da?

Nire aitaren bizitza bukatzen ari da eta oso triste nago, amets gaizto hau bukatzen ari da eta me aterra.

Kaixo nire izena Miren Exposito da eta 39 urte ditut. Nire bizitzan amets gaizto bat agertu zen orain dela urte asko, gehiegi esango nuke, minbizia deitzen da, nire aitak 32 urte darama minbiziaren aurka borroka egiten. Nire bizitza osoa daramat ospitaleetan, hasieran Klinika San Sebastianen, gero Basurton eta azkenengo hamabi urte Gurutzetan. 
2018tik hamar edo hamabi ebakuntza darama, Gurutzetatik urten barik.

Pandemia hasi zenean nire aita ingresatuta zegoen Gurutzetan, 2020ko uztailan 10 egun Reanimazioan, hidroalkoliko gelak ez zegoen pasilluan, lotsagarria benetan. 
Gero eta langile gutxiago dauz Gurutzetan baina gaixoak ez dagoz gutxiago baizik eta askoz gehiago.

Pasa den urtean ibili zen osasunez nahiko gaizki baina zelan geuzen pandemian frogak atzeratu dira eta ez bakarrik nire aitarentzako baizik eta guztiontzako.

Eskatu genuen menpekotasunaren balorazioa eta lehenengo gradua eman zioten, horrekin egunero eskubidea dako ordu bete andra bat bere etxera joatea eta aita zaintzea. 
Oso pozik egon gara andra horrekin eta mila esker zure zerbitzuagatik.

Urtea larrialdetan bukatu zuen, handik lau egunera berriro ingresauta, bi aste barru berriro larrialdetan, handik aste betera berriro beste 8 egun ingresauta. Resonantzia bat eskatu zioten eta han agertu zen beste tumore bat handia. 
Otsailaren 17 an kriston ebakuntza egin zioten, eta eskerrik asko zirujanoei, eskerrik asko erizanei, eskerrik asko han egon ziren langile guztiei.

Kalean enterau nintzen existitzen direla egoitza sozio-sanitariak, eskatu nuen plaza bat han aita sendatzeko ondo eta indarrak hartzeko. 
Ezetza jaso nuen, rekursoa egin eta berriro ezetza, eta arrazoia bere patologia ez duela behar horra joan. 
77 urteko gizon bat, izter osoa goitik behera josita ze handik muskuloa hartu zuten. 
Sabelaren beheko partetik josita ze handik tumorea zegoen. 
Horrekin ez du merezi egoitza bat errekuperatzeko, harriagarria benetan. 
Azkenean nire etxera etorri zen noski, sendatzeko eta indarrak hartzeko. 
Bizkaiko Foru Aldundiak ez da kezkatu ezertaz beragaz, eskerrak nire aitak 35 urte baino gehiago egon dela Foru Aldundiarako lana egiten, eskerrak.

Ez dira kezkatu ia nire etxean lekuriz zeuden edo ez, nire etxea txikia da, eta nik lo egin behar dot sofa baten. 
Nik bi alaba txikiak ditut, nagusia zazpi urtekoa eta txikia bi urtekoa. Nire bikotea lana egiten du Madrilen eta ez da etortzen astebururo Bilbora, ni bajan nago ze ezin dot guztiekin. Ezin dot, sistema hau bukatzen ari da nire osasunarekin, nire osasun mentalagaz, nirekin...

Biopsiaren emaitza jaso genituen eta handik zuzen onkologora berriro, Angiosarcoma con cavidad cavernosa eta Carcinoma epiloide, bi minbizi gehiago.... 
Mundua nire gainean jauzi zen.

Bere osasuna gero eta okerrago doie, bere osasun mentala gero eta okerrago, bere eguneroko bizitza gero eta okerrago. 
Menpekotasunaren errebisioa eskatzen dot ze nire ustez eta Gurutzetako hainbat langilentzako bigarren gradua merezi du.

Pasa den astelehenean etorri ziren bere etxera Foru Aldundiaren medikua eta gizarte zerbitzuko langilea eta hauxe nire sorpresa, ez diote eman bigarren gradua, are gehiago kendu diote lehenengo gradua, medikuaren iritzia «lo veo lúcido y por eso le quito el grado de dependencia». 
Harrituta, en shock geratu nintzen eta ondino nago. 
Egun honetan enterau naz Foru Aldundiak enpresa berri bat kontratatu duela menpekotasunaren balorazioak egiteko, hasieran uste nuen Foru Aldundieko langileak zirela baina ez, ez da horrela. Enpresa pribatua da, eta azken finean eurentzako zenbakiak gara, eta ez pertsonak.

Nire aita ez da kapaza bere burua garbitzea, galtzerdiak ipintzea, makurtzea...

Nire aitaren bizitza bukatzen ari da eta oso triste nago, amets gaizto hau bukatzen ari da eta me aterra.

Orain kimioterapia hasiko da eta zoritxarrez itxaron zerrenda dago, denbora bere kontra jokatzen du. 
Nire etxera ekarrikot nik zaintzeko eta orain ikusita geratu dela ezebe barik arrazoi gehiagotaz. 
Nire etxea ez dako igogailurik eta komuneko obra orain egingot azkar batean berarentzako adaptatzeko, eta ez dago inongo laguntzarik horretarako, udaletxeko egokitu laguntza jasotzeko sei hilabete egon behar da erroldatuta laguntza hori jasotzeko eta Gizatek laguntza menpekotasunaren gabe ez dizute ematen laguntzarik, eta gainera bi urte erroldatuta egon behar da gutxienez... Nik orain behar dot obra egin ez sei hilabete edo bi urte barru, orduan oso berandu izango da.
Oso triste nago, oso.

Nire aitaren azkenengo hilabeteak dira eta ez dakot indarrak eta gogoak errekurtso luze baten sartzeko Foru Aldundiarekin, nire aita zaindu behar dot eta nire aitarekin egon nahi dot ez dot nahi egon tramite horretan.

Sistema honetan dirua baduzu ondo, diru barik hor konpon Mari Anton.

Search