Pelukeyako komertzaziyuak
Baso erdiyan, zuhaitzena alegia, gustora galduta neola adaxken arrazoi geometrikoa argitzen eta eufoniez goxatzen, lotsarik gabeko kakalerdo ahobeltz pinpirin eta patxadatsu batek egin zidan kirika.
Aurrekuan, ello ta akellokin pakian neola, Epifanio derrepentian agertu ta kaka botatzen hasi zitzaidan aieneka ta erdi nearrez. Kaxkuan oñazia jarri zian alubitak... Lezoko santokristok etzion behar bezela aholkatu ta neegana etorri ber... arrayuan pala!! ze hola, bapatian, abixau gabe, como que no... nahiko lana neukala egunerokua ulertzeko. Biñon beak ezetz, etzala handikan muituko. Kazkagorra tipua. Nik berrize, pakian uzteko, Esperen telefonua emango niyola... ba Arago aldeko nafartarra zela igarri nionian akabo. Nahizta gizakiaren arteaz ziaro asper egina eon –betierekotasunetik– xamurragoa izango zelakuan nengoen. Biñon argi ta garbi utzita nei Kostantinoplako Procloren nahaste borrasteak ezitzaizkitela gustatzen, nahiago nitula Gadarako Filodemoren atseden etxiak. Bada, han jardun genuen mano a mano, kafia, patxarana eta puruan artian txutxu-mutxuka. Unibertsuaren animertzayua zala ta txukunketetan ai ziela han sexosferan, garaia bazala zeueneko ratiyuak doitzeko, grabitatearen azeleraziyua hamaika kakots hirurogeitaseira aldatu nahi zutela nerbiyuen eta dardarizuen koefizientia biderkatuta, ta huntaz, kooperatibista austrohungariar prestu bat behar zutela lurtarren artian, haik aztorauta zeudeztela, eta salbokonduktua emango ziala SAT espaziyuntzi konbi hidro-elektrikuan OTAik gabe aparkatzeko. Amona poz pozikan ze flipa... buzua aspalditik erosiya zian... aizak kastizo... –xamur xamur– hik dakaken habilidadiarekin bonbilla hua aldauko... ? Hi Joxemai, jatorra haiz ta ganbarako lehengusua zenaren kaliza billatuko?... a ze loriatzeko modua dedioooo –arno goxua eangoñau biñipin–; eskerrak sotana ta ixipurik etzeudela rebajetan, ze ni aspaldi bajan eman nitzan komuniyoko zerrendetan ta holako arinkeritan. Zetorrena ikusita junitzan ba Espaziyuaren Minixteriyora lehenguan ta bazpa autonomotan alta eman nun, Diligentzio s.l.u., ze higaduraren erreparazioa jasotzeko zail xamar gero. Beno ba han goian denak gainezka omen zeudela demoniyuaren mutaziyo berri baten bixitarekin, jaaasuuuusss... .san Pedrok polimerizatuak zeuzkala eskuak aspalditik ta Moises ERTian, etzitula urak gehio banatuko. Mahomak nahiko lana zula Yahaverekin... beti lixkarretan biyak. Jexukristoi IMVak etziola jaten ematen eta nahiko lana zula iltze berriyei Young-Primen modulua egiaztatzen, fenizioek Seattletik garraio urgentian ekarritakoak ea standarrak pasten zituzten, bazpa... Siddhartha sofa berriyan etzanda, euli ta eltxoekin trasmigrazioa eta palingenesiari buruz berba dialogikotan, etzula jada indarrik eguneroko postrazio eta barauentzako. Konfuzio berriz nahastuta, xagu zaharrei musukoak banatzen eta Kretako Idisko gailurretik etzirela zezenketayak inundik ikusten, salbaziyorako Lurdesengana juteko ze oain lanpernetan ai omen diala gustora ta, traje ta gorbata distiratsuekin earki ikusten ziela. Hala ere, lasai eoteko ze zunba-jazzen haritutako nerabe haragitsuren bat biñipin handikan ibiliko zala. Agni, izerditutako tunikak eta maindireak garbitzen zebillela urte nagusiko labadora erraldoya betian eta Xiva Noterrallek estasiyestano gehiegi xurgatzen zula ta desintoxikatzen ai zala proyeto hombren. Noeren battelekua prestatzen ai ziela biñon etzula euririk itten aldaketa klimaxtikuakin... esan nion ba nik Mari eta Sugar nahiago nitula, nahiz ta lordosiya trijeminuan eta barizeak laranja azalez estalita ukan, biak lanian, txikitxuak zaintzen, etxekolanak egiten, ama, aita ta amaginarreba matteak zaintzen, oposaketak prestatzen eta gañea, no te lo pierdas, eguzkiyai animoak ematen, ez barrabil-zorroak ez Artizarreko mendia ezitzaizkiyela refajuan kabitzen. Halako panoama ikusita, berehalaxe bota niyon: aizak... nik eztiat salba nazank tomatia ikusten biñon hemen azterketa axiologiko sakona behar ditenk, ze honek ez dink bestela funtzionatuko. Onartu zuen bada, biñon astokrazia mantso zijuala han ere, ta hau ta beste... ni azkenin karga karga, antiinflamatoyua hartu nun, hiru profeno kaxa, ze potruak handitzeak eundalako gastua suposatzeu erabiliko ezpaittut... que tal y como estan los tiempos... hoi bai, ebaldiya zoragarriya ee... hala pues txikito... a tocar a la banda, ze ni banijun txirrindulan bia berdetik poz pozikan txistulayak bezela, Ganeshakin. Eta nei holakuak berriz ez eee... pues holaxen Axun, hau ta abestia...
Baso erdiyan, zuhaitzena alegia, gustora galduta neola adaxken arrazoi geometrikoa argitzen eta eufoniez goxatzen, lotsarik gabeko kakalerdo ahobeltz pinpirin eta patxadatsu batek egin zidan kirika. Hauek bai bizi dutela unea bai... ba argazkiya aterakoyot bitxuai. Segapotua atea ta bea kieeeto geatu zan, kasualidadia edo kausalidadia? Kontingentzia edo beharrezkotasuna? Iragankorra edo betierekoa? Auskalo Auxentzi, nik bazpa juiziyua geatukot Enesidemoren antza. Halataguztizbe, demoniyuzko sakelekoan argazkiya egina bazegoela ikusi arte bea etzen mugitu ere egin, orduantxe bere bideari ekin baitzion ziurtasunez. Bapatian... aiba dios! berriz geatu, illiak txukundu, ondo kardatu eta bigarrenerako prest bazpa. Neegatik nahikua zela adierazi nahi niyon begiyak alderatuz, eta igarri ziala diot, ze unean Nartziso berriz ere bere bideari ekin zion, gurutzebide anitz hartan beste norabide batian, hamabi gradu inguruko ipar-ekialdeko desbideraketarekin. Jakiña ta Joakiña, zibilizaziyura, egun, sabel ustutze mordoa dagoenez ba harat... koordenada geoestrategiko polarrak eta paralajea enizkiyon eman, ze beak aisa sumatu zituen. Bada, biribilgune ekologiko baten erdigunean kanpaleku gisa -ez txikonikoa- hartutako zuhaitz mardul hartatik urtxintxak eta okil handiak beren gauzetan edo sumatzen nituen, lantzean behin hegalari desberdiñekin intersujetibitatian motel: pinpilin eta pauxan zenbiltzan tximeletak, arkanbele bikorniyuak, eltxo tripaundiyak... ostiyak!! birbirramonaren bimendebetetze-ospakizun otordurako nire zai, uff, la que me viene entzima... enijua bazkaltzea ta pilipe geatzen ai naiz... biñipin ondo naola esateko bado litiyua. Portzierto Maxus, ikusi al dittun azken boladako telebistetan andereek museozko eskotetzar arroiltsu eta akitaniar zanku fin hoiekin berriak ematen? que incomodo chica... lurra goldeaz iraultzeko eta behiak jezteko ez da bate erosua. Aer, hurrengo Filipidesen telemaratoian kabezerako medikuen borrokak Darioren kontseiluarekin be subentzionau berkoya no? ze bitxuan intentziyuak ikertzeko ez altzon ba soberakiñik? urtiak dia Marikruzi aditu niola, ze alabak Ginebrako OMEn aspaldi itteu lan beirazko bolekin, zeozer larri etorriko zala ta prestau berko gendula. Ta gañea, biziari min ematen dion iparraldeko paralelua zabaltzen ai zalaaa ta martxa honetan basamortuari erratza pasa berko geniola... ta hegoaldekua... zea... .nola zun izena? aaa bai, auntzan adarra duen hua bai, oan akordatzenaz... pues holaxen ba Maixabel... ohikua zena, oikosa, nunbait metamorfosiyan... no se chica... hainbeste hegazkin ta tanke zikiñekin parrez aiko da bitxua... surfian ikasi berkoñau eta goiai eutsi...