Imanol Zubizarreta
Laikotasuna

Zerga aitorpena eta elizaren laukitxoa

Urtero bezala, apirila iristerakoan, Foru Ogasunaren aurrean gure zerga aitorpena aurkezteko betebehar saihetsezina daukagu. Eta urtero bezala Eliza Katolikoa, bere betiko ildoa jarraituz, berriro ere elizaren laukitxoa markatzeko publizitatez josiko gaitu alde guztietatik, horrela gure zergen %0,7 jasoko bait luke, edo beste aukera bi laukitxoak markatzea (eliza katolikoena eta gizarte helburuenekoa), zeren eta azken hautu honetan gure zergen %0,7 ber-bera jasoko luke eta beste horrenbeste (hau da beste %0,7) gizarte helburuetako izango litzateke. Hau dela eta Laikotasuna-Colectivo por la Laicidad, herri iritzi aurrean gai honi buruzko gure aburua aurkeztu nahi dugu eta zerga aitorpenean bi laukitxoatetik ez bata eta ez bestea ez markatzea dela, ezta elizarena ezta gizarte helburuena. Hona hemen gure arrazoiak:

Eliza katolikoaren propagandak zera baieztatzen du, bere laukitxoa markatuz elizak egiten duen gizarte laguntza lanak babesten duzula. Engainuzko baieztapena, zeren laukitxo honen bidez elizak jasotzen dituen 358 miloi euroen erabilera ez dira karitateko zereginak, ezta sikiera gurtza edo antzeko lanekin lotutakoak. Espainiako Gotzainen Biltzarrak berak emandako datuen arabera, %80 bere apaiz eta gotzainen soldatak eta gizarte segurantza ordaintzeko dira. Beste %20 13TV eta antzeko proiektuak finantzatzeko erabiltzen da, adibidez eliz proselitismo kanpainak, abortuaren aurkakoak eta espainiar legeriak onartuak dituen beste hainbat eskubideen aurkakoak. Caritas erakundeari gutxi gorabehera 7 milioi ematen zaizkio (hau da PFEZ laukitxoan jasotzen duenaren %2). Hau da gizarte laguntza lanerako gutxi samar.

Gipuzkoako datuak begiratzen baditugu, konturatuko gara 2023an elizaren laukitxoa markatu zutenak, gehi bi laukitxoan markatu zituztenak 56.478 pertsona izan zirela (ordaintzaileen %14,01) elizari 3.849.723 euro ordainduz. Intereseko datu gisara zera esango dugu 2017an eliza katolikoaren laukia markatu zutenak %22,71 izan zen, beraz azken sei urtetan ehunekoak %8an behera egin du.

Gainera, Eliza-Estatua akordioen arabera, diru-kopuru hori ez du Gipuzkoako elizak jasotzen, baizik eta, Ekonomia Itun sistema aplikatuz eta kupo bidez, oso-osorik Espainiako Estatuari transferitzen zaio, Espainiako Elizari emateko.

Eliza katolikoaren finantzazioaz jarduten dugunean, ezinbestekoa dugu 1979 Espainiar Estatuak eta Vatikanoak izenpetu zuten hitzarmena aipatzea. Bertan elizari ordaintzen zaion diru sari hau denboraldikoa izango zela finkatzen zen, hark bere burua mantentzea lortu bitartean. Berrogeita bost urte beranduago hitzarmen hau bete gabe jarraitzen du, txandakatu diren gobernuak betetzeko eskatu gabe. Gaina ezin ahaztua da PFEZ aitormenaren bidez elizak jasotzen dituen 358 miloi euroak, osotasunean urtero jasotzen dituen 11.600 miloi euroenen zati txiki bat besterik ez direla. Adibide gisara zenbait zerga ez ordaintzeko eskubidearen bidez, edo immatrikulatu dituzten 100.000 ondasunen mantenuaz kultura ministerioa arduratzen delarik, diru publiko guzti horri buruz inolako gardentasun eta kontrolik ez dagoelarik

Era berean Gizarte Helburuko laukitxoa ere ez markatzeko eskatzen dugu. Jasotzen denaren %35-40 eliza katolikoarekin lotura duten erakundeentzat izaten dira. Hortik eliza katolikoak bere publizitatean bi laukitxoak markatzeko adierazten duen interesa, horrela bietatik lortzen baitdu diru publikoa. Egia da jende askok laguntza behar duela. Egia da baita ere boluntario asko daudela besteen bizitza goxatzen laguntzen dutenak. Baino gure iritzian zerbitzu publiko lagungarriak era unibertsalean kudeatuko dira soilik botere publikoa arduratzen bada, bere beharretara egokitutako aurrekontuekin. Erakunde pribatuen edo norberaren borondate onaren menpe daudenen eskuetan uztea pribatizazio eta kanpoko kontratuen politikak sustatzea da, karitatearen azoka zabaltzen dutenak, gehien bat erlijioen eskuetan.

Beste gauza bat da erakunde partikularren edo GKEen izaera, gizarte helburuko hainbat eginkizunez arduratzen direnak, interes orokorrekoak izanik bere baliabide eta emailenak ezik administrazioaren kontrolpean laguntza publikoak jasotzea, ekonomikoak edo gaietan, gardentasun osoz kudeatuko direnak. 2021. urtean 124.502 pertsona (guztietatik %32) izan ziren gizarte helburuko laukitxoa markatu zutenak eta beste 28.433 (guztietatik %7,27) bi laukitxoetan X jarri zituztenak, hau da ia 8 miloi euro.

Gai honi buruz zera bakarra geratzen zaigu esateko, nahi duenak bere dirua eliza katolikoari edo GKE zehatz bati edo gizarte erakundeari, egin dezala nahi duen adina baino bere patrikatik, dagokion zergak ordaindu ondoren modu gehigarrian, guztiona den aurrekontu publikoetatik dirua kendu gabe.

Alde horretatik, Iparraldeko biztanleen egoera berean egotea gustatuko litzaiguke, 1905etik Frantzian dagoen eredua Eliza eta Estatua bereiztea baita. Elizak ez du Estatuaren dirulaguntzarik jasotzen, eta fededunen dohaintzen mende dago soilik, zergen aitorpenean Elizari buruzko aipamenik egin gabe.

Uste dugu aukera solidarioena inolako laukitxoa ez markatzea dela, zeren hori biderik ziurrena zerga orok guztiena den kutxan geratzeko, gero denon intereseko diren benetako beharretan era errealistan banatzeko. Hau da Gipuzkoako ordaintzaile gehienak erabakitzen duten hautua, 2021ko zerga kanpinean 210.160 pertsonak hautatu zuten, aurkeztutako aitorpen guztietatik %53,72 direlarik. Datu hau dela eta 2017ean inolako laukitxorik markatu ez zutenak %17,88 izan ziren, hau da lau urtetan, ehunekoak %36ean gora egin du.

Amaitzeko esan Gipuzkoa dela, estatu osoan eliza katolikoaren laukitxoa gutxiena markatzen den lurraldea. Jarrai dezagun bide horretatik!

Search