Teresa Lopez de Munain

Zergatik eta zertarako?

Zergatik eta zertarako kendu digute orain arte ezagutzen genuen bizimodua? Hobetzeko, edo Normalizazio Berria ezartzeko? Iruzur borobila birusarena.

Milaka pertsona urtarrilak 23 gazteei poliziak eraso egiteagatik konbokatu den manifestaldian. Foamezko pilotez hemeretzi urteko gazte bati kokotsa puskatu behar izan diote azkenean «aski da» esateko. Aski da! Manifestaldian gazteen kriminalizazioa eta jazarpena salatzen genituen. Baina manifestaldiaren manifestuan ez da galdetu zergatik ertzainek egiten duten hori eta zertarako?

Sareetan denetarako komentarioak ikusi dira eta polizi batek niri esana, «Bada, salbuespen egoeran gaude eta ezin da kalean egon, ez taldean, ez alkohola edaten, beraz araudiak beteko balituzte ez litzaieke horrelakorik gertatuko» Bizitza bera kriminalizatuta dago salbuespen egoera honetan, airea, hitza, eztabaida, pentsamendu kritikoa, alaitasuna eta pymeak, negozio txiki pribatuak eta zerrenda bukaezina egin ahal dugu debeku eta debekuen ondorioez.

Mikrobio eraile ikusezin baten aitzakiaz bizitza bera preso dago eta orain arte ez diogu ganoraz erantzun ez-bidezkotasun honi. Manifestaldiko konsignak ziren: Iñigo Cabakas gogoan zaitugu. Udaltzainak ere txakurrak zarete. Polizia eraile. Baina oraindik ez da erabat eratu masiboki denon kontzientzian nondik datorren erasoa eta norainokoa den. Nork agintzen dion poliziari gazte taldeen aurka erasotzeko eta norainoko erasoak jasaten ari garen gazteek eta gazte ez garenok. Zeren hiltzeko modu asko baitaude, 8/10 orduz musuko bat arnasbideetan eramatera behartu, etxeko famili buruak langabezian uztea, gazte-enplegua agur, pyme eta iniziatiba pribatuen bideak ixtea, Kultur ekintza gehienak itotzea, tabernak eta biltokiak ixtea, etxetik ezin irten, ezin bidaiatu eta mugitu, zure aitona-amonen laztanak debekatu, besteen ukitu eta hurbiltasuna deabru bihurtu. Modu askotan hiltzen ari dira gu NOM Munduko Orden Berrira sartzen joateko.

Isolamenduak tristura eta depresioa dakartza, honek sumindura, honek gatazkak eta bortizkeria. Zuek gazteok, gazte izateagatik ez duzue legea bete behar? Joan etxera bakarrik netflix eta ETB gehiago ikustera. Edo bestela joan arazoaren galdegaira. Zergatik eta zertarako kendu digute orain arte ezagutzen genuen bizimodua? Hobetzeko, edo Normalizazio Berria ezartzeko? Iruzur borobila birusarena.

Poliziaren jipoiek baino min handiago eta sakonagoa egiten dute zigor psikologikoak eta inposatutako miseriak. Beltzunea uzten ez duen zigorra argitzen eta salatzen hasi behar duzue. Bederatzi hilabete daramatzagu jipoi psikologikoak jasaten, ariman mina dugu, tristura, etsipena, eskubideen faltaz suminduta gaude, baita pobreziaren mehatxuz pazientzia galtzear.

Suntsipen hau egiten digunari mesedez eskatu behar diogu erreskatea, ereak, gozoago jo mesedez, ala «aski da», esan? Joan muinaren erdigunera, mesedez. Zergatik eta zertarako ari zaizkigu horrela izorratzen?

Hildakoak egon behar dira konturatzeko neurri hauek diktadura totalitario baten programa bat dela krisialdi sanitario baten aitzakiaz? Zabaldutako mikrobio baten beldurrez ez dizute poliziak bakarrik jotzen, zure bizilagunek, zure irakaslek, zure ikaskideek kontrolatzen zaituztete, elkar kontrolatzen duzue eta horren errez kontrolaren gizarte totalitario bihurtu gara herria miseria gorrian bururaino sartuta.

Irten hipnosi kolektiba horretatik, gazte eta heldu, itzali telebista eta erabili sen naturala. Zer ikusten duzu gehien, hildakoak bazter guztietan edo haserre, bozalak, poliziak, kontrola, debekuak, debekuak, debekuak. Imajinatzen duzu etorkizuna? Bilatu zentsuratutako zientzialarien ikerketak baina batez ere, ausartu zaitez pentsatzera.

Search