501 urte ondoren, Albako dukea Sakanatik pasatu omen da berriz ere
Hala dirudi, edo bestela bere oinordeko bat izan omen da, arrastoa Bakaikun utzi baitu.
Orain dela urte bat, Bakaiku Bizirik taldeak antolaturik, Bakaikuarrek mural bat marraztu genuen, ekimen polita izan zen, ez bakarrik emaitzagatik, gehienen bat herriko pertsona askok parte hartu genuelako.
Bakaikuar asko harro geunden gure muralarekin.
Marraztu genuena Orozen bineta bat izan zen, non azaltzen da Nafarroak bost mende hauetan zehar sufritu izan duen konkista, anexioa, eransketa eta oroipena.
3 metroko altuera eta 20 metroko luzera zuen murala, ikaragarri polita gelditu zen, gainera didaktikoa, oraindik pertsona askok ez baitu ezagutzen gure Nafarroaren historia beltza.
Aurreko hilabetean, enpresako bateko langile batzuk murala ezabatu ziguten, beraiek errua ez dutela argi eta garbi dugu, baina norbaitek emango zien gure murala ezabatzeko agindua, norbaitek erabakiko zuen gure murala kendu behar zela eta ez beste batzuk, norbaitek erabakiko zuen garai onak direla diru publikoa horretara bideratzeko... 5
01 urte ondoren inkisizioa eta zentsura bizirik daude gure Nafarroan.