Mª del Carmen Pineda Erdozia

Administrazioko langileei

Donostiako 5. Jabetza-erregistroko agiri bat eskuratzeko aldez aurretik zenbait ziurtagiri eskatu behar izan nituen Hernaniko Bake-epaitegian, Hernaniko Udaletxean eta Gipuzkoako Foru Ogasunean.


Aipatutako toki hauetan, 5. Jabetza-erregistrotik hasita Foru Ogasunera arte, jasotako tratuak eskutitz hau idaztea animatu nau, bertako funtzionarioren eraginkortasuna, arreta, eta adeitasuna azpimarratzeko. Administrazioko sektore honek nabarmenki hobera egin duela somatzen hasia nintzen Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritza eta Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua egindako eskaeren ostean, baita M.U.F.A.C.E.-en ere. Hori guztiagatik funtzionario hauen profesionaltasuna eta ardura goraipatu nahi nuke. Hain zuzen, frankismo garaian, eta postfrankismo hasieran ere, guztiz desagokiak ziren «Vuelva Ud. mañana», «Rellene otro impreso», «Le faltan tres pólizas» etb. jasan ondoren.


Amaitzeko egungo langile publiko hauen lana goratu nahi dut eta egunkari honetako Zuzendaritzari llerro hauek argitaratu ditzan eskatuko nioke.

Search