Agonia
Estatu Batuetan poliziaren eskutik afroamerikarren heriotzak ohikoak izaten dira, azken hamaika urteetan hamabi pertsona horrela hil direla esatea besterik ez, eta hau diogu gaurko historia atxilotuaren atxiloketarekin eta ondorengo itolarriarekin lotuta dagoelako, atxilotuari laguntza eman ahal izan zion poliziak hori ez baitzuen egin. Zirkunstantzia hori azaltzeko George Floyrekin gertatutakoa adibide ona da, pertsona hau atxilotu zuen poliziak hain gogor estutu zion belauna lepoaren kontra, non hil egin baitzuen, eta dena atxilotuaren erreguak entzunda. Duela gutxi Zarautzen gertatutakoak kontatutakoarekin antzekotasuna duenez, eta Covid pasaportearen ezarpena salatzeko asmoarekin, hilaren 27an, osteguna, herriko udaletxearen aurrean bildu ginen.
Horrela gertatu zen: J.L. pasaporterik gabe sartu zen kiroldegian, por zierto pase horrek ez ditu eskubide konstituzionalak errespetatzen. Behin barruan zegoela, eta denbora bat igarota, udaltzainek atxilotu egin zuten, eta eskuburdinekin Ertzaintzari eman zioten. Ertzainek auto txiki batean sartu zuten, eta J.L. handia denez, alboz joatea baino ez zion uzten. Zoritxarrez, segurtasun-uhala igo egin zitzaion lepoan amaitu arte. J.L.-ri arnasa normaltasunez hartzea eragozten zion egoera horrek antsietatea eta izu-erasoak eragiten zizkionez, gertuko ertzain gazte bati laguntzeko eskatu zion. Baina ertzain horrek, ez zion laguntzarik eman, J.L.-k aurrekaririk ez zuela egiaztatzen zuten irrati-mezuak soilik entzuten zituen. 20 minutu inguru iraun zuen agonia honek, J.L.-rentzat orduak izan ziren. Argi dago, ikerketa bat ireki behar dela; izan ere, ertzain horren jokabidearekin, George Floyrena bezalako kasu bat gerta liteke edozein unetan. Horregatik, eta modu prebentiboan, ertzain gazte hau kaleetatik kentzea eskatzen dugu, eta ez ditzagun ezbehar gehiago izan, Iñigo Cabacas, Remigio Ayestaran, Rosa Zarra eta beste batzuekin nahikoa bait dugu.