Alegiako Eskola Jangelaren proiektua
Olatz Irazustabarrena Iturrioz | Aralarpean Guraso Elkartea eta Iturri Zahar Guraso Elkartea
23/05/2019

Iazko urtetik Alegiako (Gipuzkoa) Eskolako Iturri Zahar Guraso Elkartea, gure eskola jangela ereduaren aldaketa bat aurrera eman nahian ibili gara Alegiako Udalaren laguntzaz eta babesaz.

Hau lantzeko Iturri Zahar Guraso Elkarteko kideez, Aralarpean Guraso Elkarteko kideez eta guraso bolondresez osatutako talde eragile bat aritu da lanean azken hilabeteetan. Gure eskolako jangela eredua aztertu, gurasoei galdeketa egin, inguruko jangela ereduak ezagutu, beste guraso elkarteekin hitzegin, gure sukaldariekin hitzegin, hornitzaileak posibleekin bildu etab.

Azkenean jangelako proiektu bat landu dugu: non gure asmo eta eskaera bakarra Bertako Produktuetan Oinarritutako Jangela Eredua den. Hau da, soilik hornitzaile aldaketa eskatzen da, egungo langile berdinak eta langile hauen kudeaketa berdina mantenduz. Auzolagun izan beharrean gure jangelara lehengaiak ekarriko dituena, bertako produktuak hornituko dituen bertako enpresa bat izatea.

Gure hornitzailea Lurlan izango litzatekeelarik, hau Tolosaldean egoitza duen Euskal Baserritarren Kooperatiba delarik.

Gure proiektuan argi eta garbi izan duguna hasera haseratik da: jangelako kuota ez igotzea, hau da bertako produktuak konsumitzea oraingo kostu berdinean.

Proiektu honek Alegialdea osatzen duten azpieskualdeko udal guztien (Orendain, Altzo, Abaltzisketa, Amezketa, Baliarrain eta Ikaztegieta) babesa izan du baita San Juan Herri Eskola eta Aralar Institutoko Organo Gorenen babesa ere.

Proiektua Hezkuntzako jangeletako teknikariei aurkeztu ondoren Hezkuntzari eskaera egin diogu. Horretarako Sailburuordearekin bildu garelarik eta jaso dugun erantzuna «ezezkoa» izan da.

Beste aukeraren bat izan genezakeen aztertzen ari gara, baina oso zaila ikusten dugu gure nahia lortzea.

Articles
Olga Saratxaga Bouzas
19/06/2019
Angel Etxeberria
19/06/2019
Unai Apaolaza
19/06/2019
Letters
Jesús María Arregui Celaya
19/06/2019
Gerardo Hernández Zorroza
19/06/2019
Arantxa González Goenaga | Tolosa
19/06/2019
Latest posts
Dabid Lazkano
19/06/2019
Dabid Lazkano
19/06/2019
Martin Garitano
19/06/2019