Patxi Aznar Bellido

Anasagasti alde edo kontra?

Anasagastiren blogean errauskailuari buruz idatzitakoaren arabera, zalantzan geratu naiz, azkenean ez dakit gizon hau errauskailuaren kontra edo alde dagoen. Politikari horren errauskailua jartzeko argudio nagusia hau da: guk egin behar dugu Europan hobeto birziklatzen duten herrialdeek egiten dutena; esate baterako, Flandriak, Alemaniak, Austriak etab.

Argudiori horri jarraipena emanez hondakinen bereizketa zeharo efizientea izan behar da, Gipuzkoako Debagoienan,(60.000 biztanle inguru) egiten den moduan. Gipuzkoa osoan Debagoienak duen bereizte tasa (%80) edukiz gero, 67.000 tona hondakin primario sortuko genituzke eta kopuru hori ez litzateke nahikoa izango oso garestia den (1.216 milioi) errauskailu toxikoa martxan jartzeko. Horrexegatik PNV-EAJk eta PSE horretaz ohartuta iritsi diren udaletara hondakinen sistemak eraginkorrak, kontsultarekin edo gabe, desegiten ari dira, eta berdin da sistema mistoa izatea (Bergarakoa) edukiontzi baldintzatuta (Tolosakoa) edo Lezoko atez atekoa. Azken kasu hau gainera traumatikoa izan da, garai hartako alkatea Kepa Garbizu (PNVkoa ) eta oposizio taldea atez ateko sistema ordezkatzeko adostasun batera iritsi ondoren, Kepak alderdiarekiko desadostasunengatik bere dimisioa aurkeztu behar izan baitzuen.

Beraz Anasagastik esandakoari jarraipena emanez Gipuzkoan ez dugu errauskailurik jarri behar, orduan Anasagasti zer dago alde edo kontra?

Search