Ritxar Astegieta, Esther Gil, Izaskun López de Alda, Apdemako (adimen urritasuna duten pertsonen alde lan egiten duen Arabako Elkarteko) langileak*

Apdemako langileen egoera jasanezina da

Arabako bizilagun agurgarri hori, Apdemako (Adimen Urritasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea) langile-talde bat gara. Elkartea 1.500 familiak eta 200 langilek baino gehiagok osatzen dugu.

Apdemak, GOFErekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien beharrei erantzuten die, besteak beste Etxebizitzetako eta Arreta Goiztiarreko Zerbitzuei esker.

Aurten, Apdemaren 60. urteurrenean, langileok ez gaude ospakizunetarako, eta eskutitz honen bitartez gure haserrea eta kezka helarazi nahi ditugu, gure egoera jasanezina baita.

Gure soldaten finantziaketa

Arabako Foru Aldundia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen esku dago. Baina azken 14 urteetan, 3 aurrekontutan soilik jaso dira gure soldata-igoera ahalbidetzen duten partidak. Azken bi urteetan KPIa % 14tik gorakoa izan da eta gure soldatak izoztuta jarraitzen dute. Pobre eta prekarioak nahi gaituzte!

Desgaitasunen bat duten pertsonak zaintzen jarraituko dugu, zaintza eten ezin daitekeen lana bait da. Izan ere pandemian plantillaren %40 inguru bere lanpostuan gaixotu zen. Ezinbestekoak garela argi daukagu, baina tamalez foru aurrekontuetan ikusezinak izango gara berriro.

Denok une jakin batean gizarte-zerbitzuen erabiltzaile izan gaitezkeenez kalitatezko zerbitzuak eskatzea guztion ardura da!


*Sinatzaileak: Ritxar Astegieta, Esther Gil, Izaskun López de Alda, Estibaliz Campo, Mónica Madinabeitia, Borja Moneo, Irati Vélez de Mendizábal, Víctor Manuel Pérez, Joana López, Marta Cordero, Susana Sánchez, Manuel Rodríguez, Zuriñe González, Bernardo Herreros, Carin Venceslao, Marta Bel, Esther Sanchez, Blanca Guzman, María Aranzazu Lejarcegui, Juan Cruz Herreros, Tania Ruiz, Maite Bezares, Mirian Diaz, Zuriñe Arroniz, Sara Ricarte, Idoia Martínez, Javier Fernández de Betoño, Aitziber Salazar, Adrián García, Laura López, Lurdes Unzaga, Petra Davidkova, Begoña Ibarra, María Teresa Aguilera, Carmen Sánchez, Janire Montoya, Macarena Hernández, Ane Galán, Susana Eguiluz, Saray Amutio, Estíbaliz Crespo, Andrea Romero, Aitziber Martinez, Isaac Medina, Jon Elorza, Patxi del Valle, José Ramón Acosta, Begoña Ibarra, Ivan Alonso, Mónica Reyes, Laura Castaño, Laura González, Beatriz González, Nava Moslemi, Raquel González, Ivan Alonso, Amaia Aguirre, Beatriz González, Jennifer Martínez, Alazne Arberas, Goiuri Vaquero, Miren Barrajón, Marta Cordero, Susana Sánchez, Carolina González, Montserrat López, Ester López, Itziar Peñas, Araiz Altube, María del mar Pérez, Saray Marijuán, Ana Lidia García, María Martín, Ainara Samaniego, Maria Paz Vázquez, Carolina Rodríguez, Ainara Samaniego, Marta Ozaeta, Aranzazu Rivacoba, Francisco Hernández, Ezkibel Urquiza, María Martín, Maitane Acha, Jose Diaz de Arcaya eta Maite Mateo

Search