Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa, José Antonio Azkorbebeitia Agirrre, Jon Irazabal Agirre, Lázaro Milikua Atutxa eta Jesús Mª Salterain Bediaga

Arantza Urretabizkaiari Durangotik

Harridurarekin entzun dugu Euskal Telebistako “Ur Handinta" programan Lur argitaletxeari 1970ean azokako antolatzaileak, euskera batuaren aldekoak izateagakik, debekatu egin ziotela parte hartzea. Hori ez da egia. Lur argitaletxeko kideek ezkertiar kutxua izategatik baliteke norbaitek arazoak jartzea, baina publikoki adierazitako arrazoiak ez dira egia.

Ermun, Arantzazu baino lehenagoko euskera batuaren aldeko batzarra antolatu zuena, 1968an, Gerediaga Elkartea izan zen. Urte bereko urriaren hasieran Arantzazun, euskera batuaren alde hartutako erabakiak, azaroan ospatutako azoka egunetan Euskaltzaindiak ofizialki onartu zituen Gerediaga Elkarteko egoitzan egindako batzarrean.

Gertaera hauek adierazten dute Gerediaga Elkartea euskera batuaren aldeko jarrera izan duela hasieratik eta ondorioz ez dugu sinisten azokan parte hartzeko debekuaren arrazoiak adierazitakoak izango zirenik. Zorionez, garai hartako protagonista asko daude oraindik bizirik eta zentzura hori gertatu bazen galdetu eurei zer dela eta hartu zuten erabakia. Erdi gezurrak oso kaltegarriak eta mingarriak izaten dira eta gurako neuke gertakizun hau argi gelditzea.

Bukatzeko bitxikeri bat, Euskadiko Artxibo Historikoak gordetzen dira German Elorza argakilariaren lanak. Bilduma horretan azokako argazki batzuk daude, ustez 1969 edo 1970koak. Argazkitariko batean standeko izenaren tokian “Cinsa / Lur ediciones / Anaitasuna” irakurtzen da eta kartel hura antolatzakileek jarritakoa da. Kartelaren azpikaldean, liburu saltzen, Gabriel Aresti jauna ageri da, orduan historio honetan zerbait tokitik kanpo dago.

55 urtetan, seguru Gerediagak txarto gauza asko egin dituela, eta motibuak baditugu jakiteko, baina ez dugu onartzen euskera batua dela eta izan zirela kanporatuak ez delako egia. Lur zentzuratua izan zala? zalantzak ditugu baina baliteke… baina euskara batua dela eta EZ!

Search