Arartekoaren gomendioa: Eremu mistoan ere, euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare
Fermin Zabaltza Aleman | Administrazioan Euskaraz Taldea
30/09/2020

Nafarroako Arartekoak hainbatetan gomendatu dio Nafarroako Gobernuari euskara baloratzeko gutxienez ere atzerriko hizkuntzen pare, legeak «eremu ez-euskaldun» deitutakoan. Oraingoan, ordea, gomendio bera egin dio baita mistorako ere; izan ere, PSNren, Geroa Bairen eta Ahal Duguren gobernu hau hasi da euskara ez baloratzen eremu mistoan ere, alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituen bitartean.

Zehazki, hau dio Arartekoak abuztuaren 24ko Q20/458 espedientean:

Arau baten bidez berma dezala «euskara, Nafarroako berezko hizkuntza izanik, ez dela baloratuko atzerriko hizkuntzak baino gutxiago, horiek merezimendu orokor gisa baloratzen direnean».

Eta bai, Nafarroako Gobernua ari da arau hori prestatzen, baina urtebete baino gehiago igaro da eta bitartean alemana baloratzen eta euskara ez baloratzen aritu da eremu mistoan eta «ez-euskaldunean». Zenbat denbora beharko dute PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk euskara atzerriko hizkuntzak adina gutxienez baloratzen hasteko? Zergatik ez dago arazorik alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzeko lan deialdietan eta zergatik dago hainbeste arazo geure hizkuntza baloratzeko? Zenbat denbora gehiago beharko da geure hizkuntza gutxienez atzerriko hizkuntzak adina baloratzeko Nafarroa guztian?

Articles
José Miguel Ablitas e Iban Irisarri
21/10/2020
Maria Teresa Santamaria y Manoli Etxeberria
21/10/2020
Amets Bengoetxea Erkizia
21/10/2020
Ander Berrojalbiz
21/10/2020
Letters
Santi Angulo Martin
21/10/2020
Gerardo Hernández Zorroza
21/10/2020
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
20/10/2020
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
19/10/2020