Aritz Soloeta Garmendia

Atzerapausoak aurrerapauosoetara eraldatuz

Eusko alderdi jeltzaleak ordezkatzen duen liberalismo berriaren iraultza, zinez, iraultza kontserbadorea da. Izan ere, bitxikeri bat aipatzearren, naiz eta herritarren aurrean indar aurrerakoi bezala agertu. Betiere atzerapausoak aurrerapausoetara eraldatuz, hau, iragana berrezartzen duen indar bilakatzen da. Itxura denez alderdiaren ordezkari harroputzenak izan daitezken horiek, haien politika egiteko era inozoaren ondorioz erreboltatzen diren herritarrak erreakzionario direla salatzera eramateraino, hain zuzen.

Gipuzkoan alabaina, azken hilabetetan hartutako hainbat erabakiei behatzen badiegu, besteak beste diru-sarrerak bermatzeko laguntzen baliogabetzea, aise aurkituko ditugu Eusko alderdi jeltzalearen benetako izatea agerian usten duten beste adierazlerik. Horrela bada, alderdiari botoa eman eta bere burua kristautzat daukaten milaka alderdikide horiei, ondo letorkieke besteak beste kristautasunaren oinarrizko baloreei bizkarra emanez, berez, bere helburu politikoak lortzeko islama bahitu duten fundamentalista horiek bezala jokatzen dutela maizago gogoratzea

Bestalde, samurra da politikariak zein hedabide nagusienetako kazetariak talde berean jokatzen dutela ondorioztatzea. Izan ere, sinbiosian bizi dira elkarren artean. Herritarrak ordea, politikariak desafiatzeko gai diren kazetariak behar ditugu. Kemena erakutsiz, baieztapen ausartagoak eztabaidatzera eramango dituzten tankerako kazetari arduratsuak. Beraz, zubietako erraustegia herritarren osasunerako kaltegarria dela jakinda, zer da egin dezakeguna?

Search