Jon Mikel Arano Aramendi | Idazlea eta kazetari ohia

Aupa lagun@k!

Nola errenditu bi hitzetan eta sakelekotik, "Egin"ek eta GARAk gure belaunaldikoentzat suposatu duena...!

40 urte-edo izango dira «Egin egingo dugu» zioten afitxe-kartelak itsasi genituela Itsasondon; irrikaz itxaroten genuen eginkaria goiz sentian, mundua ikusteko beste hitzaren jabe senti arte...

EGINen, "A ze astelena!" gehigarria egitea ederra izan zen guretzat, lau lagun ginen, ehun ginen, mila ginen, luze joko luke, Egin Irratia...

Uste ez genuena ere egin ziguten, atrebitu ziren (gure ekarpen hondartuak non ote...?), eta, kanpotik bada ere, diot, ederki izorratu gintuzten; behin edo behin GARArako idatziko genuena zintzo plazaratuko zuen ahotsik gabekoon ahotsak, horratio; irakurle legez ere asko dugu esateko...

Zer egin? Zer esan? Ahal dugun den-dentxoa eginen ahal dugu denok ere, eta animoak zuei...!

Search