Patxi Aznar Bellido

Azpititulu desegokia

Espainiako telebistako lehenengo katean, gaueko telediarioan, agertutako azpititulua zeharo desegokia iruditu zaidanez, gogoeta txiki bat egin nahi dut. Horrela dio «Egiptoko segurtasun indarrek sei terrorista akabatu dituzte». Harritzekoa da, hango poliziari horrela deitzea, «segurtasun indar horiek» estatu kolpea eman ondoren, tiroka, jende pila bat akabatu baitzituzten. Nire ustez, segurtasun indarrak, deitu ahal izateko, hauek izendatzen dituzten ordezkari politikoak, herriak demokratikoki aukeratu behar ditu.

Beste modu batez esanda, eta argi ulertzeko, ‘Anaia musulmanak’, demokratikoki aukeratuak, boterean izan ziren bitartean, deitura hori egokia zen. Bestalde, berri emailearen inpartzialtasuna zalantzan gelditzen da, berria den bezala eman beharrean, bere iritzi propioa ematen ari delako. Bukatzeko, galdera bat, ez al litzateke zuzenagoa izango, kasu honetan esatea, Egiptoko militarrak?

Search