Iñaki Idigoras Igartua, ingeniaria

Bakeaz zintzo mintzo, mesedez

NAIZen irakurri dut Pello Rubioren hau: «Txilarre fue una conjura rocambolesca por la paz». Txillarreko sukaldariak bere perejila ipini dio platoari.

Zintzo diot, uste dut egin beharreko lana egin zutela, noraezean zebilen talde armatua desegiteko bidean ipiniz.

Baina hortik bakea erdietsi zutela esatera, salto handitxoa ez al da? Bakea ez baita menperatuta dagoenaren armagabetzea. Bakea justiziatik dator. Justizia, askatasunetik. Gogoratzen?

«Zer behar du Herriak?»

«ASKATASUNA!»

Kantatzen genuen. Badirudi ahaztu dugula. Min egiten dit gure «konbertsioak». Bakea ETAren armagabetzearekin berdintzen duenak kontakizun espainiarra irentsi du. Hauek armatuta segitzen dute. Ikusi genuen Kataluniako 155ean, gogoratzen?

Oi, Ama Euskal Herri!

Non hintzen eta non hago, Ezker Abertzalea, ipuin hori irentsi badun.

Bide batez: nazio askapenerako, euskal pilotakariak behar ditugu, politikariak baino. Ezker eta eskuin jokatzen dutenak, partidua irabazteko asmo bakarrez. Zein pilotarik jokatzen du ezkerrarekin soilik, ala eskuinarekin soilik, «hobea» delako? Horrela ezin da partidurik irabazi.

Ezker-eskuin jokatzen duten Espainiako (eta Frantziako) «selekzioak» ditugu aurrean, lepo armatuta, gu txokoan harrapatuta izateko joko biolentoa eginez. Badugu sakea hartzeko garaia.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Search