Andoni Iriondo Otxotorena

Bakerozko txaketadun neska horri

"Bakerozko txaketadun neska horri:

Nire burua feminista kontsideratu arren, gaur barkamena eskatu behar dizut bai zuri baita gizarteari, nire erruarengatik beldurra sorrarazi nizun.

Antxoko jaietatik bueltan trena hartu genuen biok baina nire etxera itzulera ez zen zurea bezain «normala» izan. Ategorrietako geltokian lau gazte jaitsi ginen, baino gu biok bakarrik pasa genuen tunela, momentu horretan atzera begiratu zenuen eta 4-5 metroko distantziak segurtasun eza eman zizun (normala azken egunetan egon diren gertakizunekin). Hau ikusita azkarrago ibiltzen hasi zinen eta nik (cis-gizon, txuri, heterosexuala) ezinegon hori sentituta beste bide bat hartzen saiatu nintzen (inozo halakoa) gu biok ez elkartzeko. Zoritxarrez gure bideak beste behin elkartu ziren, Ategorrietako biribilgunean, eta zu korrika egiten hasi zinen, antsietate puntu batekin. Hiribidea korrika igarotu zenuen, baino dena zuzena izanda urrutitik ikusten zintudan, ni jada ez nengoen 4-5 metrotara, 100 metrora egongo nintzen baina ondoan nengoela sentitzen ninduzula uste dut. Zorionez Jai-alaien zu Mirakruzetik joan zinen eta ni nire etxean sartu nintzen, kulpabilitatea sentimendu handiarekin.

Historia honekin ikasi dut nik, gizon «feminista» naizen horrek, nolako beldurra sorrarazi dezakedan nire egote hutsarekin. Ikasi dut ere asko dagoela egiteko oraindik guztiok jaietatik lasai itzultzeko eta ez korrikaldiak egiten goizeko ordu txikietan. Baino argi dago GUK ere sistema hetero-patriarkala birproduzitzen dugula, gure jarrerarekin eta gure egotearekin, eta sistema berak herramintak kendu dizkiela emakumeei arazo hauen aurrean erantzun bat bilatzeko.

Beraz, berriro ere barkamena eskatu nahi dizut, bakero txaketadun neska hori, eta baita ere etxera beldurrez itzuli den orori.

Search