Haritz Urkia

Baserria eta pinua

Euskal baserrian basoak garrantzi handia izan du historian zehar. Azken hamarkadetan, pinua izan da pisu nabarmena izan duena basoari lotutako ekonomian. Esan ohi da, duela hamarkada batzuk bi hektarea pinudi moztuta kalean pisua erosten zela. Ezin da ukatu pinuak oso paper garrantzitsua izan duela gure ekonomian, baina, badirudi, une honetan egoera erabat aldatu dela, hainbat faktoreren ondorioz. Merkatuak, belaunaldi aldaketak eta batez ere gaixotasunen mehatxua izan dira aldaketaren eragileak. Badirudi baserritarrak jokoz kanpo geratu direla, hainbeste etekin eman duen pinua zerekin ordezkatu jakin gabe. Badirudi, proposatzen diren alternatibak, eukaliptoa, sekuoia, kriptomeria, pagoa, lizarra eta abar landatzea dela. Baina landatu nahi den zuhaitz mota aldatzeaz gain, badaude beste alternatiba batzuk: basoa kudeatzeko era aldatzea. Ez ditut orain, hemen aukera ezberdinak mahaigaineratuko, zeren alternatiba proposatzeko komeni da baso jabearen nahiak eta dituen baliabideak ezagutzea: baserrian bizi den; zenbat denbora duen basoan lan egiteko eta abar…

Search