Jon Otero Uribarren

Behar dugu beste eredu bat

Hezkuntzan baditugu hiru eredu: A, B eta D. Bada herritar askori ez digu asebetetzen honek, beste eredu baten premia ikusten dugu. Badakigu zer esaten duen espainar konstituzioak, euskal hiritar orok jakin behar dugula gaztelera. ez gaude ados, baina inperio edo kolonia baten bizi gara. Hori dela medio herritar askok begiz jota dugu gaztelera. Milaka urtetan euskara  soilik genekien hemen. Zer dakite Madrilen edo Parisen? Bertakoa eta nazioarteko ingelesa

E hizkuntza eredua behar dugu, non ez den hemango gaztelera ikasgaia. Euskaldunak aipatzen dira indarra galtzen ari garela, azken batean zer nahi dugu? Gure seme-alabek euskaraz mintzo daitezen nonnahi. Galdetu gaztetxoei, gustoz hartuko lukete gaztelera irakasgaia ez ematea eskolan, bai gurasoek emeendako aurreraturik edo nerabeek  behintzat. Gaztelera guretzat ez da inpartziala, edonola ematen ez badute gaztelera eskolan, ikasiko dute kalean. Alfabetatu gabeak izanen direla gaztelera hizkuntzan? Baina bai euskaran eta ingelesean, eta nahikoa daukate inposatu zaigun espainiar kultura askok ez dugu gustoko.

Jauzi bat egin behar da, «arriskatu». Gainera, ugaltze tasa  ez da balekoa eta kanpotik etorriko diren seme-alabak euskalduntzeko primeran etorriko zaigu gaztelera ikasgaia ez ematea. Edonola hor dituzue hizkuntz akademia andana. Urrats bat irmo aurrera eman beharra dago, gu nazio bat gara eta gure identitatea ezin da  hankamotz ibili, estres linguistikoa lasaitu beharra daukagu, horretarako gobernuek askatasuna eman behar digute aukeran izateko gaztelera ikasgaiarik gabeko eredu bat, non nahi duenak bere seme-alabak bidali ditzakeen eta orain ez dugu askatasun hori euskaldunak izanik. Berrindartu beharra daukagu gure errealitate linguistikoa, pauso bat eman beharra dago jaun-andreok.

Search