Mikel Alberdi Sagardia

Bejondeigula!

Hamar urte luze joan dira Nahikari Garcia ezagutu nuenetik. Larunbata goiza askotan joaten nintzen iloba futbolean ikustera, Aupa Ainhoa! Hasiera hasieratik taldean, bere aparteko jokoagatik nabarmantzen zen neska txiki, sendo eta, zentzu guztietan azkar bat, Urnietakoa omen zena.

Geroztik urte guzti hauetan jarraitu dut, astelehenero bezperan berriro ere gola sartu ote zuen begira eta, zenbatetan poztu naiz ostera gure «killerrak» bere lana bikain egin zuela egiaztaratzekoan.

Gizonezkoen espainiar selekzioak ez nau sekula mugi arazi, baina Nahikari hortik dabilenetik nesken gorria, aitortzen dut, begirunez jarraitzen dut.

Eskaintza ugari izan omen du -PSG, Atlético Madrid- futbolean aurrera egiteko. Antzekotan esaten den lez, tituloak irabazten dituzten taldeek deitu dute baina, gaur jakin dudanez, gurekin geratzen da. Bejondeigula!

Futbola maite dugunontzat pribilegioa da Donostian maila honetako izarra gure koloreak defendatzen ikusiz gozatzea. Izan dadila maizago Anoetan!

Search