Beldurrari aurre egiteko garaia da
Koronabirusarekin bizi behar dugun une honetan, deabruzko bi aukera eskaintzen dizkigun mundu batean gaude harrapatuta. Alde batetik, zera planteatzen digute: dena gelditu nahi duzue? Ekonomiaren kolapsoa eta pobretze orokorra ekarriko dituzue. Hemen Trump eta hurbileko beste batzuk kokatuko lirateke. Beste muturrean, berriz, zera proposatzen digute: ez al duzue erabateko konfinamendua nahi? Kutsadurak areagotzea eta osasuna kolapsatzea ekarriko duzue. Txinaren eredua eta heldutasunik ez omen duen gizarteari aplikatzeko sistema autoritarioak, jakina.
Bi mutur horiek botereak erabakitzen duenari men egitera eramaten gaituzte. Beldurrak harrapatu egiten gaitu eta dena onartzen dugu. Haurrak sei aste 50 metro karratuko pisuetan itxita. Onartu eta defendatu egiten dugu. Beldur horrek koldarkerira garamatza, gizakia hain txunditurik edo zalantzati mantentzen duen ameskeria gisa defini daitekeena, non ezin baita gaizkitik libratu. Baina deabruzko aukera horiek gain beste bide batzuk egon behar dira. Kontua da irteera ez dago emanda, asmatu egin behar da. Sortu behar da. Gizakiak izan behar du objektua eta subjektua irteera horretan. Horretarako gai izango gara?