Raquel Paredes

Beldurrezko bizitza erreala

Hamarkadetan zehar, hainbat gizonek mespretxuz tratatu gaituzte emakumeak, milaka heriotza eraginez, eta egoera horrek beldurra eragin digu emakumeei, egunero gurekin bizi baitira. Horrek esan nahi du, gizona emakumearen gainetik dagoela? Ez. Gaur egungo emakume guztiek primeran ulertzen dugu beldur hori, ezin gara kalera atera piropo bat edo begirada premiagaberen bat jaso gabe, eta, horrek gure mesfidantza eragin du. Etxera presaka eta beldurrez joaten gara beti, berdin dio zein tokitan gauden, zein ordu den edo zer daramagun gainean. Beti bezala, beldurrez gabiltza toki batetik bestera.

Harrezkero, emakumeak borrokan jarraitu dugu, gutxinaka nahi dugun berdintasun hori lor dezagun. Beldurrak eta kezkak etxean utzi ditugu eta kalera atera gara protestan gure eskubideak aldarrikatuz! Honen ondorioz emakume asko hil, kaltetu eta espetxeratu dituzte. Baina geldiezinak gara eta ezerk ez gaitu isilduko.

Nekatuta gaude, beti berdin gabiltza. Beti kalera atera baino lehen gure gurasoek kontuz ibiltzeko esaten digute. Baina, gure anaiei ez diete ezer ez esaten. Uste dut, hortik hasi beharko ginatekeela. Etxean eta eskolan irakatsi beharko litzateke emakumeei ezin zaiela mespretxaatu eta gizonak baino gutxiago direla. Hori aldatuko bagenu, gure egoera aldatuko litzateke.

Denboran zehar emakumeok lortu dugu amatasun baimena, botoa emateko eskubidea, dibortzioa legeztatzea, unibertsitaterako sarbidea, abortatzeko aukera, “gizonen kirolak” emakumeek jokatzea…

Honekin guztiarekin esan nahi nukeena da ez dugula amorerik emango, borroka honekin jarraituko dugula, harik eta gizaki gisa merezi ditugun eskubide guztiak lortu arte. Arrazoi sinple batengatik: emakumea gizona bezalakoa delako eta errespetua eta berdintasuna merezi duelako, bai lanean, bai egunerokoan; funtsean, maila berean egon beharko ginatekeelako.

Search