Maider Elustondo Elortza, Mutrikuko EH Bildu

Berriro ere Mutrikun?

Iazko abuztukoa gutxi ez eta berriro ere Mutrikuko bokalean botako du Jaurlaritzak Zumaiatik ekarritako hondarra, astelehenetik aurrera.

Honen aurrean, adierazi nahi dugu herritarren ondoezarekin bat egiten dugula eta ozenki aldarrikatu Mutrikuko herritarren eta Udalaren iritzia eta eskaerak  aintzakotzat hartu behar direla, horixe delako jokabide zuzena eta demokratikoa.

Gainera, esaten dute Zumaiako bokaleko hondarrak osasun-irizpideak betetzen dituela eta portuko sarreraren segurtasuna ez duela kaltetzen, baina oso zalantzazkoak dira bi gaiak.

Horregatik guztiagatik, gure babesa adierazteaz gain, bat egiten dugu herritarrek sustatu ditzaketen ekintzekin.

Search