Beste aurrerapauso oker bat
Duela gutxi Netanyahuren gobernuak, AEBren baimenarekin, Gazan legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea eta zerrenda osoaren kontrola hartzea erabaki du. Historia pixka bat egingo dut, ez baitut egokitzat jotzen zenbait komunikabideren edo kazetari batzuen kontakizuna, Gazan gertatzen ari dena 2023ko urriaren 7ko gertakariekin hasten dutenena.
1917an, Balfourren adierazpenarekin, Otomandar Inperioa okupatzen zuen Erresuma Batuak arbitrarioki erabaki zuen Israel sortzea. Ondoren, sionisten eta nazien arteko akordioak zirela-eta (1933, Haavara), sionista talde dirudun handi batek Palestinara emigratu zuen. Geroago, naziek gehienbat sionistak ez ziren juduen garbiketa etnikoa eragin zuten; beranduago munduko agintariek, seguru asko sarraski honengatik suminduta, eta sortu berria zegoen Nazio Batuen Erakundearen laguntzarekin, Palestina bidegabeki banatu zuten. Gogoan dut judu sionistak, inguruko biztanleriaren %31rekin eta lurren %8rekin, Palestinako lurren %56rekin geratu zirela. Beraz, badakigu Nazio Batuek noren alde jokatzen duten.
1948an sionistek Israelgo Estatua sortu zuten, eta horrekin Nakba iritsi zen, hau da, musulmanen kanporatzea. Eta handik aurrera sionista juduek lurrak okupatzeari utzi ez diotenez, gaur egungo hondamendira iritsi gara. Gainera, nire ustez, sionistek, Yasser Arafaten PAEri aurre egiteko gai ez zirenek, Hamasen sorrera bultzatu zuten. Hori da, ziurrenik, Gazan egin duten sarraskia aurrera eramateko behar zuten motiboa.
Orain, Israelgo Gobernuak zerrenda osoa hartuko duela iragarri ostean, Hamaseko kideek esan dute ez dituztela armak entregatuko. Ziur aski, Israelgo kabinete okupatzaile odoltsuak hartu duen erabakiak, beste odol-bainu bat ez ezik, Hamasek dituen gatibuen bizitza-galera ere ekarriko du. Ziur nago Israelgo Gobernuak Estatu Batuen laguntzarekin agintzen dituen astakeria horiek ez direla etengo agintzen dutenak frontean lehen lerroan jarri arte. Uste dut munduan egitura bat eraiki behar dugula kapitaina itsasontzia uzteko azken pertsona izateko.