Irune López Carriba

Beste katilutxo bat, mesedez

Etxeko lorategi, hiri-hortuetako barazki eta landare sortekin egindako apaingarri biologikoaren begirale zumina da ama. Teknika estruktural mosaikodunaren bidez eraikitako hiriguneko azkenengo zeru-harraskari minimalistaren diseinatzaile ditugu unibertsitateko gizon mediatiko-arkitektoak.

Gure bazter eta sorleku maiteen gastronomia tradizionalaren anfitrioi pareka-ezin diren amona, ama eta munduko beste edozein emakume familiagabeak; jatetxe garesti eta plater innovatibo-tradizionalen aitak diren chef aintsateziak, «oso ona zegok bazkaria!» baino miresmen altuagoak jasotzen ohi dituztenak mundu mailan, bitartean.

Hirietako bizitza eta inguru soziala alaitasunez eta motibazioz busti eta mikro eskalatik hazten, gero neurri handiko ondorio erantzulez jendetsari eskeinitako lekzio kuttunak oparitzen dizkieten irri-amaigabeko sortzaileak. Munduko makro ekonomiarekin kontu-kontari dabiltzaten gorbata eta trajea harrotasunez janzten dutenak, beste behin, egunkari azaletan.

Denboraldia da jada, historian erroturiko rolak antzeman eta inausten hasi ditugula. Hala ere, urte-sasoi gogorrak ur-zaparradez blaitu egingo ditu egunak. Bitartean, igandean, etorkizunean erein daitezkeen lur-sail aberatsenak hautatzeko aukera, Durangoko taberna batean salda bero batekin laguntzeko premia, begirada euskal emakumeon sororitate eta konpromisoan jarrita, ez nuke gutxietsiko.

Search