Bidasoa Inprimatzeko Zentro-ko langileen oharra
Bidasoa Inprimatzeko Zentroako langileak greba egin dugu Otsailak 8 eta 9an, greba deialdi berri bat daukagu Otsailak 15 eta 16rako eta konponbiderik ez badago Otsailak 22tik aurrera greba mugagabean hasiko gara.
Greba hauen arrazoiak nagusiki gure lan baldintzak hobetzea dira.
Kontuan hartu behar da, gure enpresan 362 egunetan lan egiten dela, asteburu eta jai egunak, errelebotan, gauez, 7 egun jarraian....
Gaur egunean Bidasoako langileok urteko 362 egunak enpresaren beharren menpe gaude, hau da enpresak gure egutegia aldatzeko ahalmen guztia du, aldaketa hauek 24 orduko aurreabisuarekin egin ezkero ere, langileak behartuta gaude lanera joatera. Hau da enpresak, langileekiko malgutasun osoa dauka. Langileok ezin ditugu gure lana eta bizitza pertsonala uztartu, horrek esan nahi du, langileok lanerako bakarrik bizi garela.
Gure eskaeren artean, egutegi aldaketa dagoenean, 10 eguneko aurreabisuarekin egitea da, eta 10 egun baino gutxiagorekin eginiko aldaketeetan langilea ez egotea behartuta lanera joatea.
Beste arrazoi inportante bat urteko lan egunak jeistea da, gaur egunean 1620 ordu lan egiten ditugu 225 egunetan, eta gure proposamena, lan egun horiek 216ra jeistea da, beti ere lan ordu berdinekin eta egunkariaren kaleratzea bermatuta gelditzen delarik.
Azkenik soldatak igotzeko eskaera ere badago, kontuan eduki behar dugu azkeneko 5 urteetan Bidasoako langileok soldata izoztuta eduki dugula eta erosahalmena galdu dugula. Kontuan edukita Bidasoako Inprimatzeko Zentroko bataz besteko soldatak 1200 euro direla, ez zaigu beste munduko gauza iruditzen KPI + 40 euro eskatzea, azkeneko 5 urteak kontuan izanda, urteko 12 euro izango litzatekeena.
Lan baldintza duinen borrokan jarraituko dugu!