Loli Paulis

Bilbo 1, Donostia 0

Alegia, Bilbok irabazi egiten digu donostiarroi elkartasunean. 

Udalak kalean afariak ematea debekatu zuenean, Donostian bi urtetik gora daraman eta KAS Kaleko Afari Solidarioetako erabiltzaile den batek Bilbo gai honetan hobeto antolatuta dagoela esan zigun. Erdizka bakarrik sinetsi genionez, hori egia ote den aztertu dugu interneten eta hauxe aurkitu dugu: bai mutilak egia zioen. 

Bilbon jantoki sozial bat baino gehiago daude, bai Udalak bai erlijio-erakundeek aurrera eramaten dituztenak. Adibide batzuk ematearren: Bilbo erdialdeko Guruzu jatetxe sozialak... lagun inguru artatzen ditu. BizkaiaGarak ere badu jantoki soziala eta Elizbarrutiak zazpi bat lokal erabiltzen ditu gisa honetako jardunetan. 

Ez legoke gaizki udal eta erlijio agintariek horrelako adibideetatik zerbait ikastea, Bilbok bai baitauka zer eskaini, Guggenheim bikainaz aparte. 

Search