Juan Luis Mugertza Unanue

Botoa, nori?

Hori galdera! Eta erantzuna? Sasi demokrazia honetan antzerkian parte hartzeko aukera izan dugunez geroztik, beti egon da botorik eman ez duena, betikoari eman diona, edota aldaketari zirrikitua zabaltzeko aukera ikusi duena, besteak beste. Nik botoa ez ematearen aldeko hautua ez dut, egun, oso eraginkorra ikusten, nahiz eta neuk ere horren aldeko hautua inoiz baino gehiagotan egin. Batasunak indarra dakar, eta hauteskundeetan... botoak agintzen du, bai ala bai. Gustura entzungo nuke horrelakoen iritzia. Bestelako aukeren artean, zalantzak askoz txikiagoak ditut. Nik esango nuke ez dudala inolako ezbairik. Izan ere, betikoak, zer dakar, bada, betikotasuna, ez bada! Sasoia da betiko asperraldiari bizkarra emateko, eta bestelako bizipoza izateko, herri honek merezi du-eta. Gainera, orain dugu aukera zoriontsuagoak izateko, eta ezin dugu kale egin.

Search