Ibon Cabo Itoiz

Catalunyako TV3a aniztasunaren alde

Telebistak ideiak manipulatu egiten ditu jendeari iruzur egiteko. Horren kontra borrokatzeko, ikuspegi kritikoagoa landu behar dugu bizitza osoan zehar. Hala eta guztiz ere, ez da batere ona sartzea zaku berean kate guztiak eta gure ikuspegia landu behar dugu une guztietan. 1938ko urriaren 30ean, «Munduen arteko guda»-ren egokitzapena irratian eman zuen. Irrati entzuleek, benetako egoera baten aurrean zeudela pentsatu zuten. Horregatik, irrati saioak izugarrizko arrakasta eduki zuen eta ospe itzela edukitzeagatik, ordutik, milaka eta milaka bertsio eginda daude forma ezberdin askoren bidez. Hala eta guztiz ere, azkenean irrati entzule guztiek jakin izan zuten gezur borobil zela irrati saioa eta bere istorioa. Gaur egun, berriz, telebista ikusterakoan sinesgarritasun osoa ematen diegu aurkezleei bereziki berriak ematen dituztenei.

Zoritxarrez, adierazpen askatasuna merkatuaren menpe bizi gara da gaur egun telebista mundua. Konklusio honetara arraz heltzen da, galdera erretoriko bati erantzuten saiatzen bagara: Noiz hasten eta non amaitzen da egia telebista? Zeintzuk dira benetako irudiak? 
Kazetari gutxi daude interesak arriskuan jartzeko prest daudenak. Politikari buruzko kazetarien jarrera askotan ez dator bat iritzi-aniztasunarekin. Kazetari famatuek solasaldietan, aldez aurretik pentsatuta daukate haien iritzia maiz. Teorian, kontzientziak agintzen dien bezala jokatu behar dute baina azkenean boterean daudenek agintzen dieten bezala hartzen dute bere jarrera publikoa.

Esate baterako, Catalunyari buruzko berbaldiak ardotik urera aldatzen dira telebista katearen arabera. Nola soinu, hala dantza. Imajina ezazu Puigdemonten semea edo alaba izatea eta egun berea Intereconomia, La Sexta edo EITB ikustea. Zoroa atera ez baldin bada, seguraski, semea gizajoak bere aita deabruarekin bat doala uste pentsatuko luke.

Estatuan ikusleek egunero bi ordu eta berrogeita hamabi minutu daramate telebista aurrean. EAEn bi ordu eta hogeita hamaika minutu egoten dira. Kiribil honetatik atera dadin, espiritu kritikoagoa eraiki behar dugu kutxa madarikatu horren aurrean. Horretarako, aukera guztiak eduki behar ditugu gure iritzia eraikitzeko. Horrela, koka ditzakegu kazetariak bere lekuan eta telebista informazio jasotzeko baliabide bihur genezake benetako objektibotasuna telebistan asmatzeke dagoelako. Bestela, gatibu jarrai genezake kutxa leloaren aurrean kutxa beltzaren barruan egon arte estatuko telebistetatik ezer gutxi plurala datozkigulako. Adi egon!

Search