Covid-19 txertaketaren gezurrak
Pasaportea beharrezkoa da edozer egiteko, bakunatu behar gara edo gure bizitza soziala guztiz mugatua egongo da. Gaitza pasatu nuen eta sei hilabete eta gero txertoa jartzea erabaki dut. Ba ezin naiz bakunatu. Edo ez dago txertorik edo ez dago txertatzeko jenderik, baina gauza da ezin naizela bakunatu, agendarik ez dagoelako lehendabiziko txertoa jartzeko. Hau ez du inork esaten. Apestatu batzuk garelakoan tratatzen gaituzte, bakunatu gaitezen, eta baiezkoa esaten dugunean, ez dago guretzeko txertorik, hain zuzen ere bizitza soziala mugatzen digutenean... hau nahita egina izango da?